Zatoz manifestazioetara!!
12tan Bilbon (Jesusen Bihotza), Gasteizen (Bilbo Plaza) eta Donostian (Boulevard)
Ven a las manifestaciones
A las 12:00 en Bilbo (Sagrado Corazón), Gasteiz (Plaza Bilbao) y Donostia (Boulevard)
EAJ, PSE eta PPren babesarekin egoera benetan larrira eramaten ari da hezkuntza publikoa EAEn. Urtez urte ari da bere eskuineko politika klasistak aplikatzen, hezkuntza publikoari murrizketak eginez, kontzertatu-pribatuari irabazi gehiago emanez, LOMCE aplikatzen Heziberriren bitartez, etab.
Politika hauen ondorioak zuzenean sufritzen ditugunak langile familiak gara, hauetatik gatozen gazteak, irakasleak, etab. Haur eskoletan edo Lanbide Hezkuntzan plazak ez daudela ikusten dugu, ikas gelak masifikatu egiten direla eta geroz eta ikasteko aukera gutxiago dagoela institutu publikoetan, unibertsitatea ordainezina da... Ez daude nahikoa irakasle, eta daudenek nahiz eskoletako langileek geroz eta baldintza prekarioagoetan egiten dute lana.