100 gazte baino gehiagok hartu dute parte Ikasle Sindikatuak Bizkaian oroimen historikoari buruz antolatutako ekitaldian
Hitzaldia Getxo 1 institutuan ospatu da oroimen historikoari buruz eta bertako kideen asistentzia zabala izan du. 100 kidek baino gehiagok entzun dute oroimen historikoari buruzko Ana Garciaren ponentzia (Sindicato de Estudiantes-eko Idazkari Nagusia).
Ekitaldian hitza hartu dute baita ere Javier San Martin kideak (Bizkaiko Ikasle Sindikatuaren Koordinatzailea) eta zentroko Ikasle Sindikatuaren ordezkariak. Frankismopean langile klaseak jasandako erasoetaz sakondu da eztabaidan, eta garbi geratu da PPk berriro ere garai haietara itzuli nahi gaituela bere legeekin: LOMCE, euskararen aurkako erasoak, “mordaza legea” edo abortoaren legearen erreforma.