tohil congresoEkitaldi publikoa martxoaren 12an

17:30etan Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateko 0.6 gelan

Ibaetako Unibertsitatea-Donostia

Datorren asteazkenean, martxoaren 12an, Ikasle Sindikatua-Sindicato de Estudianteseko presidentea, Tohil Delgado, Donostiako Ibaeta unibertsitatean izango da. PPren gobernuaren aurka azken hilabeteetan izandako ikasle borrokaz eta martxoaren 26 eta 27rako deitu diren grebaz hitz egingo du. Honekin batera, Ikasle Sindikatua-Sindicato de Estudiantesen historiaren laburpen bat ere egingo du, langileen seme-alaben eskubideen aldeko borrokarekin osatutako historia dena. Hitzaldia urtero Ibaetan ospatzen diren Jardunaldi Marxisten barruan dago, eta 17:30etan izango da Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateko 0.6 gelan.

LEER EN CASTELLANO