M27 Hego Euskal HerriaN: Ikasle greba eta manifestazio masiboak!
PP, UPN eta PNVren murrizketei ez!
Hezkuntza publiko, euskaldun, demokratiko eta doakoa!
Gora ikasle mugimenduaren batasuna!
[En castellano en el interior]
Martxoaren 27ko jardunaldian, langileen seme-alabok eta PP, UPN eta PNVren murrizketa politiken ondorioak jasaten ari garenok, Euskal Herriko kaleak hartu genituen gure eskubidea den hezkuntza publikoaren defentsan eta gure etorkizuna larpurtu nahi dutenen aurka. Indarrak ikasle greba orokorraren bigarren jardunaldira gehitu ziren, non bi milioi ikasle baino gehiagok ikasgelak utzi zituzten, eta ehunka mila gazte manifestatu ziren Estatu guztian. Euskal Herria ez zen salbuespena izan. Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñeako kaleetan ozen entzun zen milaka ikasleren oihartzuna: “Ez ez ez, Lomcerik ez”, “Borroka da bide bakarra”, “Langileen seme-alaba unibertsitatera”, “Hezkuntza publiko eta doakoa” edo “Euskal Eskola Publikoa”.