Euskal gazteria aurrera!
Atxilotuak askatu!
Maiatzaren 18an, Ertzaintza oldarka sartu zen Gasteizko erdigunean eta bertan modu baketsuak bilduta zeuden gazteak era basatian erreprimitu zituen. Kolpeen, ukabilkaden, ostikoen, porrazoen eta torturen irudiek frankismoaren garai latzenak oroitarazi dizkigute. Baina oraingoan ez dira “Grisak” izan, Ertzaintza baizik, EAJren polizia. Ankerkeria honen helburua ehunka gaztek Ibon Esteban, Igarki Roble eta Aiala Zaldibar atxilotzea eragozteko eraikitako herri harresia haustea zen. Hiru gazte hauek Auzitegi Nazionalak kondenatu ditu Segi gazte erakunde abertzaleko kide izateagatik. Hauen delitu bakarra independentista den erakunde batean militatzea da; eta kondena PPk onartutako Mordaza Legearen aurrekari den salbuespen lege antidemokratikoen babesean gauzatu da.
Gazte hauek ez dituzte epaitu kale borrokan parte hartzeagatik, eta ez dute indarkeriako ekintzaren batean parte hartu duten akusazio zehatzik, ezta talde armatuko kide izatearen akusaziorik ere. Beren “krimena” ideia independentistak babestea eta ezker abertzaleko kide izatea da. Eta zehazki, ondo ezagutzen dugun neurgailua erabili dute biktima izan diren auzi politikoan. Bai, justiziak aske uzten dituzte finantza publikoak sakeatu dituzten ustelak, pentsionistei aurrezkiak lapurtu dizkieten bankariak, milaka familien etxe kaleratzeak gauzatzen dituztenak, frankismoko torturatzaileak ez dituzte akusatuen aulkian eserarazten; aldiz, gazte independentistei 6 urteko kartzela zigorra ezartzen diete ekimenak eta mobilizazioak antolatzeagatik, propaganda jartzeagatik edo prentsa agerraldietan hitz egiteagatik. Hau da aberatsek defendatzen duten justizia, gehiengoarentzat bizi hobea defendatzen duten pertsonak jazartzen dituena.
Atxiloketa hauek, eta errepresio basatia, “Herri Harresiak” plataformak antolatutako manifestazioaren ondoren izan dira. Mugimendu hau 01/12 sumariopean zenbait gazteri sei urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dien Audientzia Nazionalaren epaiari erantzuteko sortu zen desobedientzia zibilean oinarrituta. Igande arratsaldeaz geroztik, ehunka gazte elkartu ziren kondenatuak atxilotzea saihesteko harresian.
Ertzaintzaren hogei furgoneta baino gehiago iritsi ziren Andra Mari Zuriaren Plazara, bertan zeuden gazteak modu baketsuan eserita, eta desalojatzen, atxilotzen eta identifikatzen hasi ziren borrazo, ostiko, ukabilkada, kolpe, ile tirakada eta irain gogorrez. Ekintza polizial basati honek gazte bati hanka dislokatu zion, beste batzuek torturatzat hartutako praktikak jasan zituzten, esaterako gazte bat plazako iturri bateko ura edatera behartu zuten buruz behera.
Nahiz eta Ezker Abertzaleko zuzendaritzak bide politikoak bakarrik erabiltzeko defendatzen duen, eta nahiz eta ETAren aldebakarreko su-etenetik urte batzuk pasatu diren, gobernuaren eta EAJren erantzuna errepresioaren bide polizialarekin jarraitzea da.
Ikasle Sindikatuak gogor salatzen du PP espainiar eskuinak eta EAJ euskal eskuinak defendatzen duten eskubide demokratikoen aurkako politika atzerakoi hau. Audientzia Nazionalak kondenatu dituen euskal gazte independentistak berehala askatzeko aldarrikatzen dugu, baita maiatzaren 18an atxilotu eta orain karguak dituzten gazteak ere. Era berean, errepresio polizial basati honen arduradunen depurazioa eskatzen dugu, operazio hau gidatzen zuten arduradun polizial eta politikoen berehalako dimisioa.
Ikasle Sindikatutik lege antidemokratikoen amaiera eskatzen dugu, adierazpen askatasuna ukatzen baitu, gazteak kartzelaratzen baitituzte ideia independentistak izateagatik. Halaber, beharrezko ikusten dugu nazionalitate historikoen eskubide demokratikoak, autodeterminazio eskubidea barne, defendatzen dituen programaren alde borrokatzea, langileen eta gazteen eskubide sozialen aldarrikapenekin elkartuz.
Borroka da bide bakarra!