Bilbo. 18:00tan Jesusen Bihotzetik
Sestaoko Naval ontziolari ixteko azken kolpea eman nahi diote. Martxoaren 4ean, langileek kaleratze autoa jaso zuten, plantila guztiari eragiten dion iraungitze EREaren baitan. Egoera larria da. 3 mila lanposturen galera suposatuko du itxierak, eta horrek hiru mila langile familiei eragiteaz gain, zuzenean eragiten digu gazteoi ere: gure gurasoek langile borroketan lortu zituzten lan baldintza guztiekin amaitu eta lanpostu duinak suntsitu nahi dituzte enpresariek eta beren zerbitzura dauden gobernuek, gazteok langabeziara, lanik prekarioenetara edo gure herrietatik alde egin behar izatera kondenatuz. Honen aurrean, beharrezkoa da gazteok ere langileen alboan mobilizatzea, eta ezkerraldeko industriaren eta lanpostu duinen aldeko borroka bateratzea. Eta era berean, beharrezkoa da, egoera honen arduradunak seinalatzea.