Kalitatezko eskola publikoaren alde!!
Alfonso alonso alkatearen "dekretazo" bidez 130 irakasle kaleratuak izan ditugu uztaila hontan. Euren eskubiden aurkako erasoa, geurea den hezkuntza publikoaren kontrako erasoa ere bada. Ikasle sindikatutik, baina, PNV-EAra zabaltzen dugu salaketa, haiek izan baitira “0-3 urteko” Hezkuntza sailaren dekretua inposatu dutenak. Dekretu honen bidez ate guztiak iriki egin dituzte hezkuntza publikoan patronala sartzeko, “hezkuntza” eta “negozio” hitzak bat egiteko asmoz. Azter dezagun:
Alde batetik, eskola publikoek ezinezkoa dute 0-2 urteko gelak garatzea; soilik udalek, euren “Haur Eskolen” bitartez, hezkuntza publikoa hedatzeko gaitasuna dute. Hola, udala zuzentzen duen alderdi politikoren pean geratzen da geure hezkuntza publiko ta euskalduna.
Bestalde, eskola pribatuen kasuan ez dute ikasleen adin(0-2) mugarik. Hortaz hezkuntza ziklo bateratuak eskeini dezakete ikastetxe berean: ikasleak pribatura zuzentzen badira beren haurtzarotik, bertan bukatuko dutela argi daukagu (inertzia dela eta).
Bada garaia euskal patronalari egindako kontsezioak mozteko!
Gasteizko haur-eskolak beste herrialdentzako eredu garbi bat izan dira azkeneko urteotan, ziuraski, langile soilak etzirelako baizik eta haur-irakasle euskaldun eta kualifikatuak. Dekretu berriarekin, berriz, euskera ezagutza bai eta irakaskuntza kualifikazioen maila jeisten da.
Kalitate jeitsiera beren nahia beteko du: hezkuntza publikoa merkeagotzea. Gainera, hezkuntzak bere nortasun originala galduko du; haurren burmuina hedatu beharrean, asistentziako eredu huts bat ezartzen da.
Ikasle Sindikatuak dohan eta derrigorrezko haur hezkuntza baten alde agertzen da, 0-18 adineko ikasleentzat ikastola publikoak bultzatuz. Hauxe da langile familieen seme-alabentzako eskolaraketa betebeharrak asetuko dituen erantzuna. Geuk haur-irakasleen grebarekin bat egiten dugu, beraien borroka geurea eginez.
PP zein PNV-EA ren azkeneko neurriak agerian utzi dute langile eskubideen aurka joanen direla.
Caballito enpresako grebalariak eta haur irakasleen borroka bera da, kaleraketa librearen aurkakoa, alegia. Eta gure eskola publikoa zein gure etorkizuneko lanpostuak defendatu beharrean ikusten gara ikasle sindikatutik.
Horregatik zera adierazi nahi dugu: PP ko udalak, PNV-EA ko gobernua eta Kaballitoko patronalak atzera ez badoazte, gasteiztar ikasleak be mugituko gara.
Kurtso berri hasierarako kalean izango gara, greba orokor baten deialdia sustatzeko asmoz. Horretarako Ikasle abertzaleak eta Ikasle sindikatuaren arteko borroka batasuna beharezkoa izango da.
Ikasle sindikatuak gasteizko gazteria Irailaren 17an eginen den manifestazioan parte hartezera deitzen du. Bilbao plazatik, arratsaldeko 7tan