Inolako murrizketarik giza gastuetan!
Murrizketarik ez hezkuntza publikoan!
Krisia kapitalistek ordaindu dezaten!

Duela gutxi arte, PSOEren gobernuak esaten zigun ez zituela gastu sozialak murriztuko, eta ez zuela ahulenen kontrako erasorik egingo. Hori esan arren, giza gastuak murrizten dituen plan basatia iragarri du pentsiodunen eta langileen aurka. Planak ehundaka mila langile-familien bizimodua hondatuko du: arlo publikoko langileen soldata

%5 murriztera dator, pentsioak 2011n izoztu ditu eros-ahalmena murriztuko du, seme-alaba berriengatiko 2.500 euroko diru-laguntza kendu du, eta estatuko inbertsio publikoetarako 6.450 milioi euro gutxiago ezarri ditu. Eraso hauek urte hauetan irakaskuntzan jasan dugun diru-aurrekontuen murrizketa eta pribatizazio zein elitizazioaren aldeko neurriak burutzera datoz.

Hala ere, eraso hauek ez dira azkenak izango. Gobernuak lan erreforma onartzeko asmoa dauka eta praktikara eramango denean, besteak beste, gazteen lan-baldintzak okerragoak eta kaleratze merkeagoa ekarriko ditu.

Langileei eragingo dieten neurri hauek, aldiz, bankeroei ezta enpresario handiei, krisiaren errudunei alegia, ez diete eragingo. Burtsan kotizatzen duten Telefónicak, Endesak, BBVAk eta Santanderrek, hiru hilabetetan soilik lortu duten etekina gobernuko doitze planak  urte osorako aurreikusitako aurrezkia baino handiagoa izan da. Gaur egun, diru-aurrekontutik 22.000 euro baino gehiago erabiltzen dira zorra kitatzeko, diru-aurrekontu orokorretako hirugarren atalik garrantzisuena delarik. Krisia sortu duten bankeroak PSOEk diru publikoaz egin duen milioika euroko erreskatearen onuradunak dira, izan ere erreskatearen dirua beraien sakeletara joango da (150.000 milioi euro baino gehiago bi urtetan). Hauxe da zorra eta defizit publikoa gehitzearen benetako kausa, ez gastu soziala zeina murriztu nahi dute langileen kalterako.

Hezkuntza publikoaren alde eta lan baldintza duinen aldeko irakasleen borrokarekin bat egiten dugu.  Diru publikoa gastu sozialentzat, ez banketxeentzat ezta ere ez multinazionalentzat.

Euskadin, ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek maiatzaren 25erako greba deialdia egin dute irakaskuntza publikoan, irakasleen lan-baldintzak hondatzearen aurka eta diru-aurrekontuak murriztearen aurka; neurri horiek irakaskuntzaren kalitatearen kaltea ekarriko dute, ikasgelak masifikatuz, irakasle kopurua gutxituz, ordezkoen baldintzak hondatuz, materiala eta bekak murriztuz … etab. 

EAJk eta EAk 30 urtez hezkuntza publikoari erasotzearen ondorioz, diru publikoaz finantzaturiko hezkuntza pribatuan, hezkuntza publikoan baino, ikasle gehiago daude. Patxi Lopezek, PPren menpe dagoenak, ildo beretik jarraitzen du: murrizketak bermatuz, pribatizazioak areagotuz eta eskubide demokratikoak zein euskara erasotzen.

Ikasle Sindikatuak gureak egiten ditugu irakasleen erreibindikazioak eta 25eko borrokari atxikitzen gatzaikio, kalitateko, doako, laiko eta zientifiko hezkuntza publikoaren alde.  Baina, gure ustez, mobilizazio hau borroka zabalago baten urrats bat baino ez da, Euskal Herrian eta Estatuan gazteriari eta langileei  ezarri nahi diguten  murrizketen aurkako borroka zabalaren urratsa da.

Sindikatu guztien ekintza-batasunaren alde! Greba orokorra estatu osoan!

Zapaterok doitze neurriak iragarri ondoren, estatuan CCOOek eta UGTk 8rako deitu duten greba euskal gehiengo sindikalak 25erako deitu du irakaskuntza publikoaren grebarekin bat eginez.

Euskal Herriko greba estatuko grebatik banatzeko euskal gehiengo sindikala hartu duen erabakia eta, beste aldetik, UGTk eta CCOOek langile publikoen greba gainontzeko langileengandik banatzeko erabakia ez dira biderik egokienak gobernuaren erasoei aurre egiteko. Langileen eta gazteen izan beharko litzatekeen erantzun masiboa banaketa sindikalak ahuldu egiten du, patronalari eta gobernuaren ausardia areagotuz. Langileak erasotzeko burgesiak, EBk eta NDFk bat egiten badute, langileak zergatik banandu behar gara erasoei aurre egiterakoan?

Ikasle Sindikatuak 8rako deitu den grebaren alde dago aurrera pausu bat baita. Baina ezarri nahi diguten eraso handiari aurre egiteko erantzunak orokorra eta bateratua  izan behar du, sindikatu guztien batasuna beharrezkoa da, bai eta langileena ere; hori dela eta, 8ko mobilizazioak, 25ekoak bezala, indarrak biltzeko pausu bat izan behar du, erasoei erantzun orokorra eta bateratua emateko. CCOOeko eta UGTko buruzagiek erantzukizun handia dute beren esku artean. Hilabetetan, arazoari ihes egin nahian, “no existían ataques” faltsua zen aitzakiarekin, gobernuari zein patronalari amore ematearen aldeko apostu egin dute. Estrategia hori dela medio, mobilizazio irmoak eta masiboak deitzeari uko egin diote; adibidez, Euskal Herrian gehiengo sindikalak 2009ko maiatzaren 21ean konbokatu zuenean, Ikasle Sindikatuak bat egin zuen deialdiarekin, CCOOek eta UGTk, aldiz, ez. Estrategia hori okerra izan da eta, erasoei saihestu beharrean, enpresarioak eta bankeroak harrotu egin ditu. Bide onera itzultzeko garaia da.

 Atzera bota nahi dugun egitasmoen neurriko borroka-irtenbidea behar dugu. Ez gaude eraso isolatu baten aurrean. Langile klasearen sektore eta eskubide guztiak mehatxupean daude. Bai langile publikoenak, enpresa pribatukoenak, langabetuenak, pentsiodunenak zein ikasleenak, gutxi barru langileak izango garenonak… krisiak eta indarrean jartzen ari diren gobernuaren planek denoi eragiten digute.  Horrek erantzun orokorra, jarraia, eta bateratua merezi du: 24 orduko greba estatu osoan Zapateroren gobernuari atzera egin dezan behartzeko.

Greziako langileen eta gazteen ereduak bidea erakutsi digu. Indartsuak gara eta borroka irabazi dezakegu! Europako sindikatuek Europa osoan greba orokorrera deitu beharko lukete; estura planak Greziatik, Portugaletik, Frantziatik, Italiatik hasita herri guztiei eragiten ari baitzaizkigu.

Krisia errudunek ordaindu dezaten: kapitalistek

Langileen borroka gurea da, are gehiago EAEn  non lan-gabezia 25 urte baino gutxiago duten gazteen artean % 26,82tik gorakoa den eta lanean daudenek mila euro ere ez dute jasotzen.  Langabezian eta zapalkuntzan bizitzera, premia-gorriko lansariak eta kontratu latzak jasatzera kondenatzen gaituen sistema kapitalistak, gazteak kriminalizatzen gaitu etengabeko propaganda kanpaina eginez komunikabideen bitartez. Hori guztiari aurre egiten diogu honako hau eskatuz: kalitatekoa, zientifikoa, laikoa eta demokratikoa den hezkuntza publikoa gehi, ikasketak amaitzerakoan, lanpostu duin bat prekarietaterik gabekoa eta premia-gorriko lansaririk gabekoa.

Ikasi nahi dugu eta lan egin nahi dugu! Guk, gazteok, kapitalismoari salatzen diogu etorkizun duina ukatzen baitigu.

Gobernuaren planak ez du krisi kapitalista konponduko, ezta ere ez du lanik sortuko. Langile klase osoari kalte egingo dio; aitzitik, bankak eta enpresarioek dirua metatzen  eta diru publikoarekin  espekulatzen jarraitu dezaten bermatuko du. Nazioarteko bankaren, EBren, NFDren, europako gobernuen, patronalaren eta eskumaren  presioei amore eman beharrean,  kapitalistek ezarri dituzten planak onartuz, PSOEko gobernuari langileen familien onurako benetako neurri sozialistak ezartzera behartu behar diogu.
Gehiengoaren sakrifizioaz gutxiengoaren pribiliegioei baliatzeari amaiera eman behar diogu.

•    Hezkuntza publikoa, zientifikoa, demokratikoa, laikoa eta doakoaren alde.
•    Ikasketak amaitzerakoan lan duina edo langabezialdi osoan 1.000 euroko langabe-saria eperik gabe. Lan-erreformari ez.
•    Inolako murrizketarik lansarietan, osasun sisteman, hezkuntzan ezta pentsioetan. Erabateko igoera gastu publikoan zerbitzu sozialetan, langabezian dauden milaka langileei, gazteei eta lizentziatuei lana emateko.

Neurri hauek aurrera eramateko, aberastasuna egon badago gizartean, falta da benetako politika sozialista aberastasuna gehiengoaren mesedetan erabiltzeko eta, besteak beste, honako neurri hauek ezartzeko:

•    Erabateko zerga igoera dirutza handia dutenei, enpresetako etekinei eta bankari.
•    Banka nazionalizatu langileen eta langile organizazioen kontrol demokratikoren menpe.

Egizu bat Ikasle Sindikatuarekin!