PSEk PPko eskuin espainolaren ideologia atzerakoiari amore ematea da, hauekin daukaten akordioa dela eta. Naturaren aurkako akordio honekin Euskadiko biztanleen % 65 ez dago ados.
“Indarkeriari legitimazioa kentzea” esaten duenean soilik ETAko atentatuei buruz ari da, eskuinaren ikuspuntua onartuz. Honen arabera Indarkeria ETA, langileen pikete eta grebak… dira baina ez poliziaren errepresioa eta eraso faxistak. Dokumentu osoan zehar ez da ezer agertzen Estatuaren terrorismoari buruz, ez bakarrik GAL-ekoari buruz, gaur egun kartzeletako torturekin ikusi ahal dugunarekin ere (NBE Giza Eskubideen Komitearengatik eta Nazioarteko Amnistiarengatik salatuak) Noski, ezker abertzaleak jasaten duen jazarpen basatia ezer ez. Orokorrago ere beste biktima batzuen aipamenik ez da azaltzen, kasu honetan sistema kapitalistaren biktimak, milioika kontatzen direnak: egunero gosez edo sendatu daitezkeen eritasunengatik hiltzen diren 50.000 haurrak, lan istripuetan hiltzen diren langileak, langabetuak, etxetik kaleratuak izan direnak…
Gu beti ETAko metodoen kontra agertu izan gara, baina ikasle bakoitzari bere iritzia osatzen ahalbidetzen dion azalpen zientifiko eman beharrean “nolanahi justifikatu edo ulertzea” “zilegitasun moralik” ez duela irakastearen aurka gaude.
“Bakean eta demokrazian hezteko” bakarrik kalitatezko hezkuntza publiko bat, benetan demokratikoa eta gazteentzako duintasunezko etorkizun duin bat bermatuz lor daiteke. Era berean, adierazpen askatasuna, antolakuntza eta autodeterminazio eskubideak errespetatuz. Hau guztia soilik kapitalismoaren aurkako eta gizarte sozialista baten aldeko borrokan lor daiteke. Etorkizuneko belaunaldiak hezteko era egokia izango litzateke, errepresio eta biolentziatik aske, eta ez zuloak irudikatuz geletan. Hau, Alderdi Popularraren aurrean amore eman beharrean, bere burua sozialistatzat hartzen duen gobernu batek egin beharko lukeena izango litzateke.