PSEko Gobernuak aurkeztutako dekretuekin guztiz desados gaude, euskararen irakaskuntzan murrizketa bat dakartelako. PSEri eskuin espainolarekin (PP) eta eskuin euskaldunarekin(PNV-EA) hautsi eta Euskal Herriko eskubide demokratikoak defenda dezala exijitzen diogu.
Isabel Celaa Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak azaroan aurkeztutako
dekretu proiektuetan aldaketa nagusia hezkuntzan euskara lehen
hizkuntzatzat ez hartzea da . “Aukeratzeko eskubidea” bermatzea eta
“hizkuntzen arteko berdintasuna” lortzea diote dela haien helburua.
Teorian ondo egon litzateken leloak, errealitatera eramatean guztiz
kontrakoak bihurtzen dira. Gaztelania eta euskararen egoera ez da
batere berdina. Izan ere, euskara urtetan baztertuta egon ondoren eta
oraindik gaur egun Euskadiko %41k ez dakienean, berdintasuna
aldarrikatzea guztiz kontrakoa esan nahi du: gaztelera pribilegiatzea
da eta euskara baztertzea. Hau da, hain zuzen ere, UPN-k eta PP-k
Nafarroan betidanik egin duten politika, orain indartu nahi dutena.
Ingelesa irakastearen aitzakiaz baliatuz, euskararen irakaskuntza are
gehiago murriztu nahi dute.
Eskubide demokratikoen zapalketa
Euskararen kontrako neurriak beste eskubide demokratikoen
murrizketarekin batera datozte. Aipatutako dekretuek Euskal Herria
izendapen politiko bezala testuliburuetatik desagerraraztea planteatzen
dute. Bestaldetik, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Ertzaintzak
sinatu nahi dute hitzarmen bat, “segurtasuna” bermatzeko aitzakiarekin
ikasle mugimendua erreprimitzeko. Are larriagoa da adierazpen,
manifestazio eta elkarketa eskubideen zapalketa. Honen adibide garbia
ezker abertzaleko kideak izateagatik 34 gazteren atxiloketa izan
zen.Hau baimentzen duen “Alderdien lege” erreakzionarioaren kontra
gaude, estatu osoko langile mugimenduaren eta gazteriaren aurka ere
erabili dena.
Eskumarako ezinbestekoa izan da beti eskubide demokratikoak erasotzea,
haien neurriei masiboki erantzun diezaiegun sahiesteko modu bezala. Ez
bakarrik PPrena, euskal eskuinarena ere. PNV-EAJ-k eta EAk, euskal
kapitalisten ordezkariak, gobernuan zeudenean gogor aritu ziren haiek
sortutako Ertzaintzarekin eskubideak ukatzen. Euskaren kasua berdina
da. Orain krokodiloen malkoak botatzen daude, baina 30 urtez egon ziren
agintean eta ez zuten euskararen egoera konpondu. Are gehiago, hiru
ereduak (A,B eta D) ezarriz ikasleak zatitu gintuzten, eta D
eredukoentzat izan ezik, euskararen benetako ikasketa ezinezkoa egin
zuten.
Gure aldarrikapenak
PSEren gobernuak, PPrekin daukan akordioa hautsi beharko luke, eta Euskal Herriko eskubide demokratikoak defendatu, haien artean euskara. Galizian, orain dela gutxi, PPk galegoaren aurkako dekretu bat aurkeztu eta hezkuntza komunitatearen erantzun masiboa eragin zuen. Urtarrilaren 21an irakasleen sindikatuek eta Ikasle Sindikatuak greba orokorrera deitu zuten eta PSOEk Galizian horren alde agertu zen. Katalunian, non PSOEk koalizioan agintzen duen, eredu bakarra dago, ikasgai guztiak katalanez izanik eta horrela hezkuntza honen ikasketa bermatuz. Honek ikasleak eta langile klasea hizkuntzagatik zatitzea eragozten du. Izan ere, eskumak langile klasea eta gazteak zatitzeko eta horrela ahultzeko elementuak bilatzen ditu beti, etorkinen kriminalizazioan ikus daitekeen bezala.
Euskararen defentsa hezkuntza publikoaren defentsarekin lotuta joan
behar da, ez euskara ezta irakaskuntza orokorrean ez bailukete
pribilegioa izan behar (eta aldi berean negozio bat beste batzuentzat).
Era berean, euskaltegiak edo helduei irakasteko kurtsoak dohain izan
behar dira. Hala ere, honekin ez da aski: kalean, lantokian, lagunekin,
denbora librean…gaztelaina da nagusi. Beharrezkoa da bizitzako esparru
guztietara euskara eramatea, langileek lanorduen barruan (soldata
murrizketarik gabe) ikasteko aukera izatea; aldizkari, film eta abar
euskaraz eskaintzea… Baina bizi garen sisteman, kapitalismoan, hau
ezinezkoa da, etekinik handiena bilatzean oinarrituta baitago, eta
kapitalistek dirua lortzeko inbertitzen dute ez giza-beharrik asetzeko
edo kultura sustatzeko. Horregatik euskaren aldeko borroka hezkuntza
publikoaren aldekoarekin batu behar direla uste dugu, sozialismoaren
aldeko borrokaren parte bezala. Estatu espainoleko PSOEko gobernuak
PPren aurrean amore eman du “hezkuntza akordioarekin”. Hitzarmen honek,
eskubide demokratikoak murriztu eta hezkuntza pribatizatzea helburu
duena, Celaaren dekretuen sustrai bera dauka: eskuinari kontzesioak
egitea. Horregatik aldarrikapen hauek indar handiagoa izateko batu
behar direla uste dugu, bai Euskal Herrian bai Estatu espainol osoan
hezkuntza publikoa eta eskubide demokratikoen alde batera borrokatuz.
Krisi kapitalista
Mundu kapitalista 70 urtetan bizi izan duen krisirik sakonenean murgildurik dago. Eta ez da izan bankari “maltzur” batzuengatik, sistema kapitalistaren funtzionamendurengatik baizik. Aberastasuna gutxi batzuen eskutan pilatzen da, munduko biztanleriaren gehiengoak pobre bizitzera behartuz. Krisia langileok eta gazteok ordain ez dezagun, ezkerrezko alternatiba baten alde borrokatu behar dugu:
Lan erreforma eta pentsioen erreformari ez.
Gutxienez 1100 euroko soldata, langabezian daudenentzat ere bai.
Pasa den urteko maiatzak 21eko Euskal Herriko greba orokorra zabalduz 24 orduko greba orokorra Estatu espainolean, PSOEko gobernuari eskerrera bira egitera behartzeko.
Banketxe eta enpresa handien nazionalizazioa, langileen kontrolpean.
Euskal Herria eta gainontzeko nazionalitate zapalduentzako autodeterminazio eskubidea. Iberiar Nazionalitateen Federazio Sozialista baten alde.