Ikasle Sindikatutik 24 orduko grebaren beharra defendatzen daramagu ikasturtea hasi zenetik, Bolognako planak eta hezkuntza publikoaren aurka jasotzen ditugun erasoak geldiarazteko, lana eta soldatak defendatzeko eta soldaten, lanaren eta lan-baldintzen aurkako patronalaren erasoak gelditzeko.
Horregatik, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRUren greba deialdia sostengatzen dugu, eta ikasle guztiei deitzen diegu deialdiarekin bat egiteko eta manifestaldietara joateko. Gure ustez, oso garrantzitsua da CCOO eta UGTko agintariak greba honetara gehitzea, borroka bateratu batera heltzeko eta ondoren greba estatu osora zabaltzeko.
Langabeziaren eta bankarientzako oparien aurka
Urtearen hasieratik hona, Hego Euskal Herrian, Enplegu Erregulazio Espedienteek milaka langileri eragin diete eta langabezia iazkoa baino %50 altuagoa da. Datu hauek euskal gazteontzat txarragoak dira, gure langabezia tasa %87 hazten ikusi dugulako. Estatuan ere egoera oso larria da: gazteen arteko langabezia %46koa da 16 eta 19 urte bitartean
eta %25’3koa 20-23 bitartean. Hau aldi baterako kontratuei esker ehunka mila gaztek egun batetik bestera bere burua lanik gabe ikustearen ondorioa izan da.Kapitalistek, eurek sortu duten krisialdia guk ordaintzea nahi dute. Milaka milioi euro langile familien poltsikoetatik ateratzen ari dira, bankuak erreskatatzearen izenean, dagoeneko ondo beteta dauden bankarien poltsikoetan sartzeko. Horregatik, Ikasle Sindikatutik bankuen nazionalizazioa defendatzen dugu langileen eta hauen erakundeen kontrolpean, horrela langabezia sorospen mugagabe bat bermatzeko langabetu guztientzat,
langile familien etxe-kaleratzeak galarazteko eta milaka milioi euro inbertitzeko gizarte etxebizitzetan, hezkuntzan, osasun publikoan eta gure hirietako ekipamendu kulturalen hobekuntzan. Defendatzen dugu baita ere, ixten dituzten fabriken nazionalizazioa eta lan jardunaldiaren murrizketa soldata murrizketarik gabe lanpostuak mantentzeko. Honek,
gazteak eta langileak krisi hau ordaintzen dutenak ez izatea ahalbidetuko luke.
Hezkuntza publikoaren alde
Greba orokorra pauso bat da gatazka eta eskaera desberdinak batzeko. Ikasle Sindikatutik, agintari sindikalei eskatzen diegu maiatzaren 21eko greban, hezkuntzaren pribatizazioa eta langileen milaka seme-alaba unibertsitate publikotik kaleratzea suposatzen duen Bolognako planen gelditzea exijitzeko argi eta garbi.
PSE-PP gobernuari buruz
Milioika langile eta gaztek Zapaterori eman zioten botoa PPren gobernu bat oztopatzeko, zortzi urtetan zehar sufritu baikenituen euren politika erreakzionarioak. Baina PSOEren zuzendaritza, krisia kapitalisten aurka kargatu beharrean, gure bizkarrera kargatzen ari da, eskubide demokratiko eta laboralak murriztuz. PSOEk atzera egin du PPren presioen aurrean. Ezkerreko ekintzaileen eta erakundeen aurka erabiliak izaten ari diren Alderdien Legea eta eskubide demokratikoen beste murrizketa batzuk onartu zituzten, Euskal Herriko biztanleriaren eta gazteriaren zati garrantzitsu bati politikoki adieraztea eragotziz. Patxi Lopezen gobernua, 25 legebiltzarkiderekin eusko legebiltzarrean, 45 legebiltzarkide dituzten eskuin espainiarraren eta euskal herritarraren gatibua izango da. Langileak defendatzeko PSOEk oposizioan egon beharko luke eta, sindikatuetan eta ezkerreko erakundeetan oinarrituz, eskubide demokratikoak eta benetako politika sozialista bat defendatu beharko lituzke.
Denok greba orokorrera
Greba orokorra izugarrizko aukera da gure eskaerak langile klasearen eskaerekin batzeko, eta baita irakasle eta irakasle ez diren ikastetxeetako langileen eskaerekin ere, hezkuntza publikoaren aurkako erasoak jasaten baitituzte hauek ere. Horretarako, Ikasle Sindikatutik irakasleen eta ikasleen asanblada bateratuak proposatzen ditugu borrokaren eskaerak eztabaidatzeko, greba komiteak eratzeko eta 21ean denok kalera irteteko, greba orokor masibo bat lortzeko.

Lanpostuen defentsan!
1.100 euroko langabezi sorospena lana aurkitu arte!
Ikasketak amaitzean lanpostu duin bat!
Hezkuntza publikoaren defentsa!
Bolognako planen berehalako gelditzea!
Krisia bere arduradunek ordaindu dezatela: Kapitalistek!
ANTOLATU ETA BORROKATU IKASLE SINDIKATUAREKIN!