sopuerta 29375 1LEER EN CASTELLANO

Ikasle Sindikatuak bat egiten du eta babestu egiten ditu Sopuertan Lehen Hezkuntzako lerroa aldarrikatzen ari diren familien protestak, eta baraualdian dauden gurasoei eta alkateari gure elkartasuna adierazten diegu. Hezkuntza Sailaren betebehar nagusia kalitatezko hezkuntza publikoa bermatzea da herri guztietan. Horren ordez, eta azken urteetako aldarrikapenei jaramonik egin gabe, Eusko Jaurlaritzak irakaskuntza pribatu kontzertatuko eskaria bultzatzen ari da, San Viator ikastetxearen kasuan bezala; beste aukera egunero Zallara joatea baita.

 

Hezkuntza Sailak uko egin dio ikasleak herri jabetza publikoa duen “La Baluga” haur eskolan sartzeari, Lehen Hezkuntzako zentroarena konpondu bitartean familiek eskatzen zutenaren aurka. Horren ordez, Carral eta La Lastrako eskoletako eraikinak utzi dizkie, baina hauek erortzear daude eta ez dute iriste erraztasunik.

Gainera, Ertzaintza bidali du “La Balugara” joaten ziren irakasle boluntarioak eta hezkuntza publikoa ukatu zaien ikasleak desalojatzera eta kasua Adin txikikoen Fiskaltzara eraman du familia horiek kriminalizatzeko.

“La Baluga” haur hezkuntzako zentroa udal zentroa da, Euskal Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Sopuertako udalari gotzaindegiak emandako orube batean eraikia. Orain, familiei sarbidea ukatzeko argudiatzen dute eskrituretan Haur Hezkuntzako eskola eraikitzeko bakarrik izan zela donazioa.

Urkulluren gobernua duela gutxi PPrekin akordio batera iritsi da, eta saldu nahi du “LOMCEak eragin gutxiago” izango duela EAEn, baina hau gezurra da. Egia beste bat da: dagoeneko aplikatzen ari dira eta, bereziki, irakaskuntza erlijiosoetako eta ikastoletako patronalekin elkartzen ari da hezkuntza edukiei buruzko akordioez (Heziberri 2020) eta finantzazioaz hitz egiteko, beren eskaintza eta hezkuntzako negozioa igotzeko, aurrekontu, irakasle eta baliabide faltari aurre egin behar dioten irakaskuntza publikoko zentroen kaltean.

Sopuertan lehen hezkuntza publikoa berma dadila eskatzen dugu, kalitatezko baldintza duinetan; baita hau gauzatu bitartean, gurasoek beren seme-alabak “La Balugara” eraman ahal ditzatela ere; gotzaindegiak uko egiten badu orubea desjabetu behar zaio. Amorragarria da Elizak diru publikoa saskitaraka jasotzea eta bere zentroak diru publikoz laguntzea, eta orain instalazioak elizbarrutiari itzultzea eskatzea.


Diru publikotik euro bakar bat ere ez irakaskuntza pribatuko patronalei eta Elizari!
Kalitatezko hezkuntza publiko, doako, demokratiko, laiko zientifiko eta euskalduna!
Cristina Uriarteren dimisioa!
Urriaren 21, 22 eta 23an denok hezkuntzako grebara! Lor daiteke!