Ikasle Sindikatutik eta Gasteizko Langabetuen Batzarretik Hezkuntza Sailaren erasoak salatu nahi ditugu. Berriki taldeak eratzeko eta HEIn lanpostuekiko harreman “irizpide berriak” argitaratu ditu. Bertan ikasleentzako plaza kopurua murrizten da eta arautu gabeko irakaskuntzako taldeak mugatzen dira; adibidez, atzerritarrentzako euskara edo gaztelera ikasteko, unibertsitate sarbiderako prestatzeko, goi-mailako formakuntza zikloan sartzeko eta profesionaltasun ziurtagiria lortzeko. Kasu askotan taldeak sortzeko irizpideak ere aldatu dira lanpostuen eta baliabideen murrizketak justifikatzeko. Beste kasu batzuetan, atzerritarren euskarazko edo gaztelerazko taldeek %50eko murrizketa jasan dute, seitik laura jaitsi dira atzerritarrentzako gaztelaniako klaseen asteko orduak eta behar bereziak dituzten ikasleentzat irakasleak kendu dituzte; ondorioz, ikasle haiek zentroetatik atera behar izango dute eta langile kopurua %40 murriztuko da.
HEI kolektibo askorentzat lan merkatuan berriro sartzeko aukera bat da eta langabezian dagoen eta formakuntza bila dabilen jende askoren beharrei erantzuten die; DBHko graduatu titulua edo oinarrizko formakuntza egiaztatzen dion ziurtagiriren bat edo diploma bat behar duten pertsonen beharrei erantzuten die; agiri hauek izatea beharrezko baldintza da lana lortzeko eta laguntza sozialak eskuratzeko.
EAJk murrizketek EAEko hezkuntzari eragiten ez diola esan arren, gezurra da. Euskal eskuina Wertekin batera murrizketa buruan dago: unibertsitate tasak %15etik %30era igo dira errepikatzaileentzat, hezkuntza publikoan modu basatian murriztu da eta bitartean %100ean diruz lagundu ditu zentro pribatuetako patronalak.
Murrizketarik ez HEIn!
Langileen seme-alabek hezkuntza publikoa, doakoa, laikoa, zientifikoa, euskalduna eta kalitatezkoa izatearen alde! Langilearen seme-alaba unibertsitatera!
Euro bakar bat gehiago ez patronal pribatuarentzat!
Euskal Eskola Publikoaren sare bakar bat!