Bilbo 5Ikasle Sindikatutik, Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak iragarri berri duen erasoa salatu nahi dugu. Unibertsitatean azken hamarkadetan egin den murrizketa handiena da. Honen prozesu “berrantolatzailean” eta errektorearen hitzetan, “lehiakortasuna hobetzeko eta unibertsitate erakargarriago bat egiteko helburuarekin”, EAEn dauden 31 fakultatetatik 11 murriztuko lituzkeen unibertsitateen fusioa iragarri du errektoretzak. Horrela, Bizkaian 13 fakultatetik 9ra pasako litzateke, Gipuzkoan 11tik 7ra eta Araban gaur egun dauden 7tik 4ra.

LEER LA NOTICIA EN CASTELLANO

 

Neurri hau, lehenengo pausoa izango litzateke titulazio batzuk emateari uzteko eta ekonomikoki errentagarriak direnak bakarrik mantentzeko. Azken finean, Hezkuntza Ministerioak unibertsitate publikoarentzat estatu osoan inposatu nahi duen eredu berbera da.

Eraso berri honi, azken urteetan EHU jasaten ari den murrizketak gehitu behar zaizkio. “2011-2014ko Plan Unibertsitarioak” helburu bezala ezartzen zuen %1,2 inbertitzetik urrun edo Europako beste herrialdeek irakaskuntza unibertsitarioa bideratzen duten %1,6a urruti utziz, Eusko Jaurlaritzak 90 milioiko murrizketa egin du EAEko goi mailako irakaskuntzaren ohiko ekarpenean. Murrizketa hauek, Wert ministroa egiten ari denei gehituta, aurrekaririk gabeko kaltea eragiten ari dira unibertsitate publikoan. Irakasleen lan baldintzek okerrera egin dute soldata murrizketekin eta izozketekin, hauen eros ahalmena %20 murriztu delarik. Irakasleen plantiletan ere murrizketak egon dira, eta honek lan karga handitzea ekarri. Erretiroa hartu duen pertsonalaren lanpostuak ez dira berritzen eta bajak ez dira kubritzen.

Ikasleok berriz tasa unibertsitarioen etengabeko gorakada sufritzen gaude. Azken 4 urteetan kredituen prezioa %30 baino gehiago igo da. Bitartean, beken dirua izoztuta dago eta ikasketetarako laguntzak murrizten jarraitzen dute. Azken hiru urteetan beka orokorren kopurua ez da igo KPI adina ere, eta honek murrizketa suposatzen du. Gainera, masterren bat egiteko laguntzak ere murriztu egin dira, hauek lortzeko baldintzak gogortuz. Honen ondorioz, ehunka ikaslek bekak galdu dituzte.

Gero eta inbertsio publiko gutxiago dago eta bitartean finantziazio pribatua hazten ari da, lan prekarietatea handitzen ari da, tasa unibertsitarioak garestitzen ari dira eta langileen seme-alabek gero eta zailagoa daukate goi mailako irakaskuntzan sartzea.

Murrizketa berri honen ondorioz, irakasleak eta gainontzeko langileak ere kaleratuak izango dira, geratzen den plantilarentzak lan kargak handituz. Errekurtso berdinekin, masifikatutako fakultateetan ikasleen gorakadari egin beharko zaio aurre, honek suposatuko duen hezkuntza kalitatearen kaltetzearekin.

Eusko Jaurlaritzaren politika, hau da, PNVrena, PP egiten ari denaren berdina da, murrizketa orokorrekin osasun eta hezkuntza publikoan. Erasoen helburua berbera da: aberatsak bakarrik joatea kalitateko hezkuntzara. Ikasle Sindikatutik, Cristina Uriarte Hezkuntza Kontseilariaren eta Iñaki Goirizelaia EHUko errektorearen berehalako dimisioa eta fakultateen itxiera ekarriko lukeen plan hau bertan behera uztea eskatzen ditugu. Gainera, irakasleen eta gurasoen erakundeei dei egiten diegu urrian hezkuntza komunitate osoaren greba orokorra antolatzeko hezkuntza publikoaren defentsan.

CRISTINA URIARTE HEZKUNTZA KONTSEILARIAREN ETA IÑAKI GOIRIZELAIA EHUKO ERREKTOREAREN DIMISIOA

MURRIZKETARIK EZ EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAN!

LANGILEAREN SEME-ALABA UNIBERTSITATERA!