Ikasle Sindikatuak langileen seme-alabek kalitateko hezkuntza publikoa jaso dezaten eskubidea defendatzen du. Honenbestez, oinarrizkoa den ikasteko eskubidea mugatzen duen edozein bazterkeriaren aurka gaude. Hori dela eta, Gasteizko IES Francisco de Vitoria BHI ikastetxean gertatzen ari den egoera latzaren berri eman nahi diegu Hezkuntza Sailari eta Ikuskaritzari.
Saioa Turismo Goi Zikloa ikasten ari da, eta 16 urte zituela endometriosis gaisotasuna diagnostikatu zioten. Gaisotasunaren ondorioz askotan ezin izaten du ikastetxera joan, etengabeko ebaluazioa izateko eskubidea galduz, hutsegiteen kausa justifikatua ez dute onartzen ikastetxean sendagileen ziurtagiriak aintzat ez baitituzte hartu.
Asociación de Afectadas por la Endometriosis (ADAEC) izeneko elkartearekin harremanetan jarri gara arazoaren berri emateko eta ikastetxera zein Ikuskaritzara bidali dugun erreklamazioarekin bat dator: ikasleak ez du pairatu behar inolako bazterkeria gaisotasunaren kausaz, eta etengabeko ebaluazio eskubidea errespetatu behar zaio.
Behean sinatzen dugunok etengabeko ebaluazioa ukatzea bedegabekeria eta bazterkeriatzat jotzen dugu, zeinak Saioaren lanbide-etorkizuna arriskuan jar lezake. Horregatik IES Francisco de Vitoria BHI ikastetxeari eta hezkuntzako arduradunei esijitzen diegu Saioa Uriarte salbuespen kasutzat jo dezaten eta ez diezaioten etengabeko ebaluazio eskubidea uka.