• Sarrera moduan: Hezkuntza publikoaren aurkako gerra latza martxan jarri da ………………………………………………………..2
• Zer dira Bolognako planak? ................................................................3
• Kreditu europarrak …………………………………………………..4
Zertan datza kredituen antolaketa berriak?
Zein motatako ikasleak bilatzen ditu Bolognak?
Tasen igoera
• Graduak eta unibertsitateko masterrak …..………………………...5
Graduak
Enpresetan burututako praktikak
Gradu amaierako proiektua
Unibertsitate-autonomia eta graduak
Masterrak
Beken ordez, maileguak
Masterrerako sarbidea
CAParen adibidea
• LOUa eta pribatizazioa ..……………………………………………..8
• Zergatik Bologna? ................................................................................9
• Hezkuntza publikoa pribatizatzen ari dute ………………………...10
Inbertsioa beherantz doan heinean, kontzertuek gorantz
Norena da erantzunkizuna?
• Nola borrokatu dezakegu hezkuntza publikoaren defentsan? ……12
• Ikasle Sindikatuaren aldarrikapen taula …………………………...14 SARRERA MODUAN: HEZKUNTZA
PUBLIKOA ERASOTZEN DUTE
Zapateroren gobernuak onetsitako legediaren arabera, unibertsitateko ikasleei gradu berriak eskainiko zaizkie 2008ko urritik aurrera, hots, pixkanaka lizentziatura eta diplomaturak ordezkatuko dituen karreren egituraketa berria ezartzeari ekingo diote. 2010. urteko urrirako, lehen mailako ikasle guztiek burutu beharko dituzte graduak. Honen bidez, Bolognako Prozesuaren ezartzearen azken pausua litzateke, gaur egun ezagutzen dugun unibertsitatearen antolaketa erabat aldatuko duena.
Ikasle Sindikatuak honako liburuxka aditzera ematen du, ikasle guztiek, baita orokorrean langileen familiek ere, unibertsitate publikoetan Bolognako planen ezarpenarekin jokoan dagoena ezagutu dezaten.
Gure aburuz, komunikabide eta hezkuntza arduradunek gauzatutako propaganda demagogikoa alde batean utzita, Bolognako akordioekin bilatzen dena langileen semeak unibertsitatetik kaleratzea litzateke, jardute akademikoaren esparru hau enpresa handien eta multinazionalen interesen pean utziko zela, hezkuntzak osatzen duen oinarrizko eskubidea banku eta enpresen etekinen iturri berria bihurraraziz.
Honenbestez, unibertsitate publikoak historian jasan izan duen eraso larrienaren aurrean aurkitzen gara. Hau dela eta, ezinbestekoa da Bologna zer den sakonki ezagutzea, aipatutako planak geldiarazteko ahalik eta protesta mugimendu zabalena sortzeko abian.
Dena den, ezin dugu Bologna isolatutako erasoa balitz bezala hartu, unibertsitatearen mundura mugatutako neurri moduan. Izan ere, aurkakoa da egoera. Kapitalistek zerbitzu publikoen aurka martxan jarri duten eraso bortitzaren parte da, bereziki hezkuntza publikoaren kontrakoa izanik.
Ez du inolako kasualitatea suposatzen, Bologna aplikatzen ari diren bitartean, Madrilen eskuinak haur hezkuntzaren pribatizazioa proposatu izanak; Catalunyan, PSC, ERC eta ICk[1] osatutako tripartit deritzonak hezkuntza lege katalan berria bultzatzea, zeinak ikastetxe eta institutu publikoetan kudeaketa pribatua sartu duen; edo Euskal Autonomia Erkidegoan, non EAJ-PNV eta EAk ordezkatutako eskuin nazionalistak Ezker Batuarekin batera gobernatzen duen, Estatu mailan ikastetxe pribatu-kontzertatuen (diru publikoarekin finantzatutakoak) kopuru altuena daukan elkarte autonomoa hauxe izaki. Hain zuzen, %54koa da aipatutako portzentaia. Hezkuntza publikoa erasotua izaten ari da, hura defendatzeko kalean antolatutako erantzun masiboa ezinbestekoa izanez.
ZER DIRA BOLOGNAKO PLANAK?
Bologna hitza unibertsitateko komunitate osoaren ahotan egon arren, plan hauei buruzko eztabaida eraman den opakotasun eta sekretupeak prozesuaren helburuak erabat zalantzagarriak direla adierazten dute. Planak defendatzen dituztenak, gobernu eta errektoreetatik hasi eta enpresa handietaraino, Bolognak unibertsitatearen “modernizazioa” ekarriko duela aipatzen dute behin eta berriz, ikasleen egoeraren hobekuntza burutu nahiko zuketelakoan. Modu honetan, Bologna soilik Estatu espainiarraren ikasleak beste europarrekin berdintzeko tresnaren irudia saltzen saiatzen dira, Estatuen arteko mugikortasuna bultzatzeko, etab.
Nolanahi ere, plan honen jatorri eta benetako helburuak zorroztasunez aztertuz gero, propagandak marraztutako errealitatea desagertuz doa.
Europako 29 estatutako Hezkuntza ministroek Bolognako Adierazpena sinatu zuten 1999ko ekainaren 19an. Honetan, hezkuntza europarraren eremua garatzen joango zutela adostu zuten, unibertsitate desberdinek emandako tituluak homologatuz, Europa osoan berdina izango zen kreditu sistema (kreditu europarrak) ezartzen zuten heinean.
Formalki, oso positiboa litzateke Sevillako Unibertsitateko ikasle batek bere ikasketak Leipzigeko Unibertsitatean bukatu zitzan, baita alderantziz ere. Guk geuk lehenak gara Europa osoko baliabideak kontinenteko hezkuntza publikoaren hobekuntzan erabili daitezen defendatzen. Dena den, hizkera hutsa alde batean utzita, Bolognak ez du horrelakorik suposatuko. Prozesuaren esanahia antzeman nahian, noren interesen alde eratua izan den ulertzea funtsezkoa da.
Estatu espainiarreko unibertsitateek berehalako erreforma baten beharra erakutsi dutela Ikasle Sindikatuak tinko defendatutako puntua litzateke. Hasteko, unibertsitate publikoak inbertsio gehiago beharko luke.
Bolognarekin klase magistralak desagertuko direla eta metodo didaktiko eta pedagogiko berriak martxan jarriko direla esaten dute, baina… non dago kalitatezko unibertsitate publikoa ziurtatu ahal izateko beharrezkoa den inbertsioa? Unibertsitatera zuzentzen den batez bestekoa Barne Produktu Gordinaren %1,7a den bitartean Europan, estatuan %1,2ra iristen da justu-justu . Errektoreek ere salatu izan dute behin eta berriz baliabide falta. Duela gutxi, Ángel Gabilondo Errektoreen Batzarreko (CRUEko) presidenteak unibertsitaterako BPGaren %2a heldu zedin eskatu zuen, unibertsitateak jarraian behar izango zukeen inbertsioa 2.300 milioi eurotan ezarriz (Europapress 08/02/06).
Bekei dagokionez, gaur egun Europan unibertsitate-ikasleen %40ak nolabaiteko bekaren bat jasotzen du. Estatu espainiarrean, ordea, portzentai hura ez da ikasleen %15era iristen .
Baliabide ekonomiko gehiagorekin, unibertsitate publikoaren kalitatea hobetu ahal izateko Talka-Plana martxan jar zitekeen: Eskari handiena daukaten karrerak desmasifikatu ahal izateko unibertsitate-plazen eraikuntza, liburutegi eta laborategi hobeak, beken kopuruaren handitzea… Zergatik Europarekiko berdintzea ez da zentzu honetan egiten, unibertsitate publikoan inbertsioa igoz eta ikasle bekadunen portzentaia handituz? Hauxe litzateke bidea Europarekin benetako integrazioa lortzeko, unibertsitate publikoa modu erreal batean hobetuko zen heinean. Bolognako planekin, aldiz, ez da horrelakorik eskuratuko.
KREDITU EUROPARRAK
1125/2003ko irailaren 5eko Erret-Dekretuarekin, zeinaren bidez kreditu sistema europarra eta lurralde nazional guztian ofizialtasuna eta baliozkotasuna duen unibertsitate-titulazioen puntuaketa sistema finkatzen den, kreditu europar deritzonak ezarri ziren, ECTSak (European Credit Transfer System), alegia.
Kredituak, orain arte, ikasgai batetan emandako orduak neurtzen ditu. Hau da, ikasgai batek hainbeste ikastordu baditu, denbora hura hainbat kredituren baliokidea da eta azken hau da matrikulatzean ordaintzen dena. Teorian, ideia berriak kreditua homogeneizatzea zekarren, Europako unibertsitate guztietan berdina izan zedin. Honaino denok ados: Baina dekretuaren letra txikiak ECTSa hau baino askoz gehiago ere badela erakutsi digu.
ZERTAN DATZA KREDITUEN ANTOLAKETA BERRIAK?
Legearen 4.3 artikuluak honakoa ezartzen du: “[Kredituen] asignazioan klaseen ikastordu teoriko eta praktikoak jaso beharko dira, baita ikasteko orduak eta seminario, lan, praktika eta proiektuak egitera zuzendutakoak, eta azterketak eta ebaluaketa-frogak prestatzera eta burutzera zuzendutako orduak ere” (letra beltza gurea da). Hots, kredituetan ez dira bakarrik ikastorduak sartuko, baizik eta ikasleak, bere etxean, ikastera edo azterketak prestatzera zuzendutako denbora ere kontuan hartuko da. Unibertsitateak eskaintzen ez dituen zerbitzu batzuengatik ordainduko dugu! Etxean pasatako ikasketa orduengatik! Jarduera hauek, kredituen barnean jasotzean, ebaluaketaren parte dira, hau da, ikasgaiaren parte dira berez. Ondorioz, akademia pribatua edo irakasle partikularra ordain dezakeen ikasleak abantaila nabariak edukiko ditu hauek ordain ezin ditzaketenekiko.
ZEIN MOTATAKO IKASLEAK BILATZEN DITU BOLOGNAK?
Kreditu berrien biderapenak denbora osoa ikasteko izango duen ikasle mota bilatzen du. Izan ere, aipatutako dekretuaren 4.4 artikuluak zera deritzo: “Kredituen asignazio hau, eta hari dagokion ordu kopuruaren estimazioa, kurtso akademiko bakoitzeko gutxienez 36 eta gehienez 40 astetan zehar ikastera arduraldi osoa zuzentzen dion ikasleari egokituko zaio”. Kreditu europar bakoitza 25 eta 30 ordutan badatza (4.5 artikulua) eta kurtso akademikoak 60 kreditu baditu (4.1 artikulua), 40 aste 200 egun dira, ikasleak unibertsitateko ikasketetara egunero 7,5 eta 9 ordu artean zuzendu behar izana suposatzen duela.
Non jasotzen dira aldi berean lan egin eta ikasi behar duten ikasleak? Eta unibertsitatea beste jarduera batzuekin batera jorratzen dutenak? Argi dago ikasle hauek Bolognak nahi duen ikasle eredutik at gelditzen direla. Gaur egun, unibertsitario asko daude matrikula ordaindu ahal izateko lan egin behar dutenak. Zer egin dezakete gazte hauek? Ikasteari uko egin?
Ikasleek burutzen omen dugun ahalegin urriari buruz asko izan dira entzundako kalumniak. Egia dena honakoa da: Unibertsitate-ikasketak amaitzen dituzten ikasleen %50,4ak 24 urte edo gutxiagorekin burutzen ditu, zeina oso datu altua den, lehen aldiz matrikulatzen direnen %63,5a baitator bakarrik batxilerretik. Gainontzekoak, beste hainbat bideren artean, goi-mailako heziketa-ziklo bat ikasi edota 25 urte baino helduagoko frogak gainditu ostean sartzen dira. Hau dela eta, unibertsitateko ikasle gehienak ez doaz honetara denbora galtzera .
Ikasle Sindikatutik uste dugu ikasketetan gauzatutako esfortzua beharrezkoa dela, baina ikastera bultzatzeko ezinbestekoa da ikasle orok aukera eta baliabide berberak iza ditzaten. Bolognako planen ikusmoldeak psikologia jakin baten eratzea bilatzen du, zeinak gazteria prestatuko duen esplotatu dezaten gero eta lan-mundu prekarioagoan, non legeak ezartzen duen zortzi ordutako lanaldia amets bihurtu den eta arruntena egunean bederatzi, hamar edo hamabi ordu lan egitea den. Ez da kasualitatea Europar Batasunak 60 ordutako aste-lana (65 medikuentzat) baimentzen duen araua onetsi izana. Europaren mailara heltzen ari gara… XIX. mendeko Europara!
TASEN IGOERA
Dekretuak, era berean, ateak irekitzen dizkio unibertsitate-tasen igoera jarraiari. Urtero unibertsitate-tasak gelditu gabe igotzen doazela ezin dugu ahaztu, beti inflazioaren gainetik. 2007/08 ikastarorako, gobernuak %6,4ko igoera baimendu du. Langileon zein soldatek jaso du holako igoera?
Unibertsitateko matrikularen kostua igotzen eta bekak murrizten, milaka langile-familientzat oinarrizko eskubide zenaren dohaintasuna ezabatzearekin batera, goi-mailako hezkuntzaren elitizazioa eta pribatizazioa bultzatzen dute. Guzti hau gobernu “sozialista” batek burutzen ari du, zeinek haren “ berdintasun politikak” goraipatzen dituen.
GRADUAK ETA UNIBERTSITATEKO MASTERRAK
Bolognak egun dagoen unibertsitateko ikasketen antolaketarekin amaitzea dakar. Orain arte bi motatako unibertsitate-karrerak zeuden funtsean, lauzpabost urteko lizentziaturak eta hiru urtetako diplomaturak. Lizentziaturen kasuan, bi ziklotan banatuta egon ohi ziren: Lehena, non prestakuntza orokorragoa jasotzen zen, eta bigarren zikloa, zeinean hezkuntza espezializatuagoa bereganatzen zen.
Bolognarekin banaketa hau ezabatzen da. Karrerak bi motatako tituluak izango ditu: Unibertsitate-graduatuarena, zeinera gradu desberdinen bidez helduko garen eta bere edukia orokorragoa izango den; eta unibertsitate- masterrak edo graduondokoak, non ikasleak heziketa espezifikoagoa jasoko duen. Gradu eta masterrak arautzen dituen legea 1393/2007ko urriaren 29ko Erret-Dekretua da, zeinaren bidez unibertsitate-irakaskuntza ofizialen antolamendua finkatzen den.
GRADUAK
Graduak 240 kreditukoak izango dira, lau kurtsoren baliokideak, bost “ezagutza adar” (Arteak eta Giza Zientziak, Zientziak, Osasunaren Zientziak, Gizarte eta Juridiko Zientziak, eta Ingeniaritza eta Arkitektura) desberdinetako bati atxikiak eta unibertsitate bakoitzak definituko dituztenak. 240 kreditu hauetatik, 60 (ikastaro guzti bat) oinarrizko edo hasierako heziketaren parte izango dira (honako 36 kreditu ezagutza adar bakoitzaren parte diren ikasgai komunetan igaroko dira, batxilerreko hirugarren kurtso baten antzera) (12.5 art.). Beste 60 kreditu enpresetan garatutako praktiketan erabili ahal izango dira (12.6 art.) eta, azkenik, karrera amaierako proiektu bat egongo da, zeinen luzapena aldakorra izango baita (6 eta 30 kreditu artean).
Kalkulagailua eskuan izanda, ikus dezakegu hainbat graduk 90 kreditu bakarrik edukiko zituztela lehengo diplomatura eta lizentziaturetan irakasten zena emateko. Exagerazio bat da jakina, gradu amaierako proiektuan karrera guztiek ez baitituzte 30 kredituak erabiliko edo enpresetako praktiken 60ak, baina bistakoa da graduan bereganatutako prestakuntza egun edozein lizentziatura edo diplomaturetan eskuratutakoa baino mugatuagoa izango dela. Hau da, ikasleak masterra ikastera derrigortua ikusiko du bere burua, ikasketak amaitzean lanpostu duin baten alde lehiatzeko aukera emango dion titulua eduki nahi badu.
ENPRESETAN BURUTUTAKO PRAKTIKAK
Enpresetako praktikei men egitekotan, oso positiboak izan zitezkeen unibertsitate-ikasketen heziketa maila hobetu ahal izateko asmoa balute, eta ez eskubide gabeko lan indar merkea eduki ahal izateko modurik merkeena. Lanbide heziketako ikasle edo bekadun eta ikerlariei so egin beharra besterik ez dago suposatuko dutena ulertzeko: Enpresek ikasleak praktiketan erabiltzen dituzte langile berriak ez kontratatzeko eta, jakina, maiz praktiketako ikasleen jarduerek ez dute inolako zerikusirik eduki behar omen zuten edukiarekin. Are gehiago, praktikak ordainduak ez direla ezin dugu ahaztu, hots, enpresaria, zeinek gainera Estatuaren diru-laguntza ugari jasotzen dituen, ikaslearen lanaren fruitu osoaren jabe bihurtzen da soldatarik eman gabe horren truke. Ikasleok urte bateraino lan egingo dugu dohainik, promestutako prestakuntza jaso barik.
GRADU AMAIERAKO PROIEKTUA
Gradu amaierako proiektuaz ere ezin gara fidatu. Alde batetik, 6 eta 30 kreditu artean dagoen desberdintasun handiak unibertsitateek “gradu amaierako proiektu” hau edozein gauzatan bihur dezaketela pentsarazten digu: Graduaren titulua eskuratzeko errebalida batetik (izan ere, “tituluarekin harremandutako gaitasunen ebaluaketara zuzenduta dago” 12.7 art.) ohiko karrera bukaerako proiekturaino. Baina kreditu europarrak diren moduan, azken aukera honek ere arrisku larriak dakartza. Hain zuzen ere, behar bezainbeste irakasle-tutore egongo dira proiektuari norabide egokia emateko? Ez al dira, beste behin, onuran irakasle partikularrak, akademiak, etab. kontratatu ditzaketenak aterako?
UNIBERTSITATE-AUTONOMIA ETA GRADUAK
Hainbestetan goraipatua izan den unibertsitate-autonomiak, gainera, gradu desberdinak finkatzen dituztenak unibertsitateak izan daitezen baimentzen du (12.1 art.), orain arte zegoen tituluen katalogoa alboratuz. Jada ez dira historian tituludunak izango orokorrean, baizik eta “ez dakit zein” gradutan tituludunak izango dira “ez dakit zein” unibertsitatetan (9.3 art.). Gaur egun, dagoeneko, hainbat enpresek unibertsitate jakinetako tituludunak mespretxatzen badituzte prestigio urrikoak direlakoan, aurrerantzean bereizketa hau orduan eta nabariagoa izango da.
Gero, Kalitatearen Ebaluaketaren Nazio mailako Agentziak (ANECAk) eta Unibertsitateen Kontseiluak gradu hauek legera egokitzen direla egiaztatuko dute (24 art.). Graduaren funtzionamendua eta bideragarritasuna sei urtero aztertuko da. Hori dela eta, posible litzateke aurten gradu bat hasten duen ikasle batek hura bukatzean balio gabeko titulua edukiko zuela, ANECAk aipatutako gradua ezabatu ez gero.
Argi eta garbi dago unibertsitateen arteko desberdintasuna handitu egingo dela, gradu onenak eskainiko dituzten lehen mailako unibertsitateak egonez alde batetik, bestetik bigarren mailakoak egongo direla, azken hauen graduak sistematikoki gutxietsiak izango direla lan-merkatuan.
MASTERRAK
Masterrak urte bat edo bi (60 edo 120 kreditu) iraungo ditu eta bere edukia graduarena baino askoz zehaztuagoa dago. Bukaeran, master amaierako proiektua egongo da, 3 eta 30 kreditu artekoa hau ere. Adierazi genuen bezala, master baten ikasketa funtsezko helburu bihurtuko da lan-merkatuan benetako balioa daukan titulua eduki nahi duen ikasle ororentzat. Egitura guztia antolatua dago gradua lehen ziklo bat izan dadin eta graduondokoa, ezinbesteko espezializatzea.
Dena den, graduondokoak edo masterrak ez dira pertsona ororen aukeren artean egongo. Hasteko, haietan matrikulatzeko ordaindu behar izango den diruagatik. Salvador Ordóñezek, unibertsitaterako estatuaren idazkari ohiak, behin eta berriz adierazi zuen masterren salneurria urteko 840 eta 1.440 euroen artean ezarriko zela, zeinaren zioz master batzuek antzinako pezetetako milioi erdia kostatuko zuketen. Kalkulu soil bat da, ordea. Oraintsu, Valentziako Unibertsitate Politeknikoak bi urte irauten duen Ingurugiroko Teknologietarako Material eta Sistema Sentsoreak Erasmus Mundus masterra edukiko duela aditzera eman zuen, zeinen matrikula urteko 3.500 euro kostatzen dituen (El País, 08/03/07). Jakina, prestigio handieneko masterrak garestienak izango dira. Edozein kasutan, diru kopuru hura ordaindu ezin duten langile-familietako ikasle asko kanpoan utziko dituzten salneurriak dira honakoak.
BEKEN ORDEZ, MAILEGUAK
Bolognaren defendatzaileek beken politikaren esfortzuari buruz ari dira askotan, unibertsitate-ikasketa berrietan diskriminaziorik egon ez dadin, masterrerako sarreran batik bat. Hala ere, ematen diren bekak ez dira inolaz ere nahikoak.
Adibide batek hamaika hitzek baino gehiago balio du: Osabidezko laguntza irabazi murritzenak dituzten familiei eskaintzen zaie. Esate baterako, lau kideetako familiak hau jasotzeko guztira 13.086 euro baino gutxiago jaso behar ditu urtean (1.090,5 euro hilabetean). Baldintza hauek beteta, ikasleak jasotako dirulaguntza urteko 2.500 eurotakoa izango da . Beken politika honetaz zer espero daiteke?
Honako datuekin, Bolognak teorikoki dakarren unibertsitate europarren arteko mugikortasuna hura ordain dezaketenen pribilegio esklusiboa izaten jarraituko du, gaur egun den bezala edo ikasleriaren gehiengoarentzat are eta baldintza okerragoetan.
Edozein kasutan, errealitatea oraindik okerragoa izango dela ematen du: Gobernuak onartu egin du graduondokoan bekak ez dituztela eskainiko, banka-kredituak baizik, matrikula ordaindu ezin duten ikasleentzat. Kreditu hauek, logikoki, itzuliak izan beharko dira. Praktikan, langileon semeentzat izugarrizko selektibitate ekonomikoa suposatzen du, gehien daukatenei mesede egiten dien oztopo diskriminatzailea, bankarentzat negozio borobila eratzen duen heinean. Banku handiei moduren batean konpentsatu behar zaie subprimeengatik eta eraikuntza-burbuilaren apurketagatik! Hori bai, hipoteka ordain ezin dezakeenari edo mailegua itzultzen ez duenari ez zaio horrelako aukerarik emango!
MASTERRERAKO SARBIDEA
Masterrera sartzeko, gainera, ez da graduaren titulua nahikoa izango. 17.1 artikuluak hori zehazten du: “Ikasleak Master batean onartuak izango dira Unibertsitate-Masterrak behar dituen edo unibertsitateak finkatzen dituen betekizun espezifikoen eta merituen ebaluaketa irizpideen arabera” (letra beltza gurea da). Zer esan nahi du paragrafo honek? Argi dago: Unibertsitateek sarrerarako irizpideak ezarri ahal izango dituzte. Zeintzuk? Sarrerarako froga batetik, banakako elkarrizketa bateraino. Honenbestez, “prestigiodun” unibertsitateek ikasle bikainenak (edo diru-zorro handienak dituztenak) aukeratuko dituzte.
Bukatzeko, graduekin jada aipatu bezala, graduondokoek ere unibertsitateen arteko desberdintasunak abiaraziko dituzte, lehen mailakoak batetik, elitearentzat, eta bigarrenekoak bestetik, gainontzeko ikasleentzat. Noski, unibertsitate desberdinak ez dira “herriarentzako” unibertsitate izatearekin konformatuko, hauetako bakoitza enpresengatik kontuan hartua izan dadin lehia bizia egongo dela. Ez da zaila jakitea zein unibertsitatek daukaten abantaila borroka honetan: egun prestigio handien eta baliabide gehiago dituztenak. Jada egon dauden unibertsitateen arteko desberdintasunak gero eta gehiago handituko dira.
CAPAREN ADIBIDEA
Graduondokoek unibertsitate-ikasketak elitizatu nahi dituztenaren adibide garbia CAPean daukagu (Egokitzapen Pedagogikorako Ikastaroa), zeina irakasle moduan lan egin ahal izateko beharrezkoa den. Egungo CAPa, hiru hilabete irauten dituena, desagertu egingo da, master espezifiko batek beteko duela bere lekua. Irakasle izan nahiko duen ikaslea orain CAPak kostatzen dituen 250 euroak ordaintzetik graduondokoek bi urtetan zehar balio dutena pagatzera igaroko da.
Gaur egungo CAParen erabilgarritasunaren eztabaidara sartu gabe (ez dugu uste baliagarria denik), ikus daitekeena da antolaketa berria pairatuko dutenak euren etorkizuna irakaskuntzara zuzendu nahi duten ikasleak izango direla, baina ezin izango dute horretan lan egin ez baitute diru nahikoa izango honako masterra ordaindu ahal izateko.
LOUA ETA PRIBATIZAZIOA
PPren LOUa (Unibertsitateko Lege Organikoa), zeinak 2001. urtean ehun milaka unibertsitate-ikasleen mobilizazio masiboa eragin zuen, ez zuen Zapaterok, promestu zuen bezala, lege hura indargabetu. Emandako hitza hautsiz, PSOEren gobernuak honako legea mantendu zuen, errektoreek eskatutako ukitu bakan batzuk aplikatu ostean. LOUaren oinarrizko edukia, hau da, eskuinaren gustukoa zen unibertsitate publikoaren helburu pribatizatzailea, Zapateroren gobernuarekin mantendu eta garatu egin da.
Unibertsitatea gainontzeko hezkuntza sistematik banatu izana pausu argia da bide honetan. Zapaterok unibertsitatea Hezkuntza Ministeriotik banatu egin du, “Zientziarena eta Berrikuntzarena” deritzon ministerio berria sortuz. Unibertsitate enpresen eskuetan egongo den beste merkantzia bat izango da. Izan ere, ministerio berriaren burua den Cristina Garmendia CEOEaren zuzendaritzako batzarraren kidea zen orain arte, EAJ-PNVren boto-emailea dela aitortu duen heinean.
Zapatero orain arte inor ausartu ez zena egitera ekin dio. Unibertsitatea hezkuntza sistematik banatzean, goi-mailako hezkuntzaren pribatizazioari ateak parez pare irekitzen dizkio, Margaret Thatcher eta Ronald Reaganek inposatutako ereduari jarraiki.
Lan-mundutik hurbilago egongo den unibertsitatearen aitzakiarekin, langile-familietatik datozen milioika gazteri goi-mailako ikasketetara sartzeko asmoa kentzen saiatzen da, gazte hauek bi aldiz pentsatuko dutela matrikulatu baino lehen, ekintza honek dakarren egundoko presio ekonomiko eta akademiko altuagatik. Era berean, tituluen sarbidea, antolaketa eta plangintza eta ikasketen kalitatea baldintzatuko dituena kapital pribatua izango da, AEBtako eta Britainia Handiko eredua jarraituz, non goi-mailako hezkuntza negozio oparo batean bilakatu den .
LOUak unibertsitateetako ikerkuntza enpresa pribatuei oparitzen die, azken hauek ikerkuntza-laborategi propioetan inbertitzea aurrezten dutela. Horrela, enpresa handien interesen arabera errentagarria dena ikertuko da bakarrik, aurrekontuak eta helburu sozialetara bideratutako baliabideak oraindik gehiago murriztuz.
Dena den, garrantzitsuena zera da: LOUak finantzaketaren giltza enpresa pribatuari eskaintzen dio, unibertsitatera zuzendutako baliabide publikoak kontrolatuko dituena, unibertsitatearen diru pribatuarekiko dependentzia handitzea bilatzen den heinean (honen adibide dira tasak, enpresen dirulaguntzak, etab.).
LOUarekin benetako gobernatzeko organoa Kontseilu Soziala da, non enpresen ordezkariak presente dauden. Kontseilu Sozialak unibertsitate publikoaren finantzazioaren eskumena dauka. Diruaren iturria maneiatzen, enpresek baliagarriak edo beharrezkoak diren karrerak adostuko dituzte (euren interesen arabera, jakina), besteak alboratuz. Ez da harritzekoa giza zientziak ezabatu nahi izana. Zein zentzu dauka Repsol edo Telefónicarentzat historia edo filologian dirua “botatzea”? Karrera hauek oraingoz mantendu badira, kalean burututako mobilizazioei esker izan da.
Enpresa handientzat erakargarrienak diren karrerek inbertsio gehiago jasoko dituzte, prestigiodun unibertsitateetan batez ere. Honako planak aurrerantz badoaz, laster unibertsitateetan osasun-fundazioen antzeko eredua edukiko dugu, osasun publikoa pribatizatzeko erabiltzen ari den tresna, alegia, osasunarekin sektoreko multinazionalentzat negozio gozoa izango dena eginez eta zerbitzuaren kalitatea larriki okertuz.
Are gehiago, LOUak unibertsitateko eskubide demokratikoetan atzerapauso izugarria dakar, ikasleentzat batik bat, eta irakasleen artean prekarietate handiagoa eta ebentualtasun maila altuagoa ezartzen du.
Ezin ditugu 2001eko abenduan LOUaren kontrako mobilizazioetan atxilotutako ikasleak ahaztu. Burutu ez zituzten delitu faltsuak leporatu zizkieten eta, polizien muntai bat izan zela behin eta berriz frogatu arren , kondenatuta jarraitzen dute.
ZERGATIK BOLOGNA?
Azkenaldian, prentsak hainbat ikerlan gauzatu ditu, zeinetan unibertsitate-lizentziatuek lan-prekarietate egoera latza bizi dutela frogatzen den. Karrera amaitzen duen lizentziatuaren batez besteko soldatak ez ditu 700 euroak igarotzen hilabetean, karreraren arabera zifra hau oraindik eskasagoa izan daitekeela. Are gehiago, unibertsitarioen %40ak ez du inoiz ikasketekin harremandutako ezerezekin lan egingo, kualifikazio maila askoz baxuagoa eskatzen duten lanetan baino.
Datu guzti hauek benetakoak dira, baina groteskoena modu interesatu batean erabiliak izaten ari direla litzateke, unibertsitate publikoaren aurkako helburu pribatizatzaileei mesede egiten dien ideia erabat zinikoa bultzatzeko. Aipatutako ideia zera da: Lizentziatuak sobran daude eta alferrikako diru galera honen mantentzea “ez da ekonomikoa”. Argudiaketa honi azkenaldian gazteria aurkezteko erabilitako kanpaina bihurria gehitu behar zaio, zeinean gazteak orokorrean mantendutako alfer, nagi eta liskarti bezala ikertzen dituzten, asteburuko botiloiaz bakarrik arduratuta egongo bagina bezala.
Kanpaina honen kontra argiak izan behar gara. Langile-klaseak ez du betidanik unibertsitate-ikasketetara sarrerarik eduki. Diktadura frankistaren aurka eramandako borroketan eta, bereziki, 86/87 kurtsoan burututako ikasle-mobilizazio erraldoietan, langile-familiek euren semeek goi-mailako ikasketak eduki zitzaten erdietsi zuten. Egia esan, Nazio Batuen Erakunde (NBE) berak, herrialde baten garapen eta maila kulturala neurtzeko, unibertsitate-ikasleen kopurua kontuan har dezan ez da inolako kasualitatea. Nolanahi ere, burgesiak, enpresariek, bankariek, PSOEko gobernuaren laguntza tamalgarriarekin, historiaren erlojuari atzerantz ekin nahi diote eta oinarrizko eskubidea den hau kendu, kalitatezko unibertsitate-hezkuntza publikoa jasotzea, alegia.
Langilearen semeak unibertsitatean ikasteko daukan eskubidea modu kementsu batean defendatu beharra dago. Erabateko gezurra da langile-familientzat doakoa izango litzatekeen unibertsitate publiko duina mantentzea “ez dela ekonomikoa”. Erantzuna behar duten behar sozial anitz daude, lizentziatuen premia justifikatzen dutenak: osasun zerbitzuek itxaroteko zerrenda luzeak dituzte kontratatzen den osasuneko langileria eskasagatik, hezkuntzaren kalitatea hobetu ahal izateko irakasleak falta dira, psikologoak, gizarte-langileak, ikerkuntza eta zientzia garatzeko zientzialariak, azpiegitura sozialak eta milioika gazterentzat izango diren alokairuko etxebizitza publikoak egingo dituzten ingeniari, arkitekto eta aparejadoreak… Hala eta guztiz ere, kapitalista baten logikarentzat honako behar sozialak ez dira errentagarriak. Aitzitik, funtsezko behar sozial hauek irabaziak eskuratzeko modu bat bezala antzematen dituzte, euren poltsikoak betetze aldera: helburua denarekin negozioa egitea da, bere buruari esanez: “kalitatezko zerbitzua gozatu nahi duenak, hura ordain dezala”.
Krisi ekonomikoko testuinguru honetan, zeina sistema kapitalistak eragin duen, aurreikuspena langabezia hein handi batean haziko dela litzateke. Gure kontura irabazi multimilioidunak bereganatu dituzten horiexek dira egun soldatak jaisten, kaleratzeak merketzen eta lanaldia handitzen ari dutenak. Ikuspegi honen arabera, kapitalista handientzat diru publikoa kalitatezko hezkuntza eta osasungintza eskain daitezen erabiltzea ez dauka zentzurik. Enpresari handiek soldata ziztrinengatik esplotatuta izango den lan-esku merkea behar dute. Prestatutako espezialista talde txikiarekin (ahal izatekotan, euren semeak izatea) nahikoa dute, baita sobran ere. Hauxe da, funtsean, langileen semeok unibertsitatetik bota nahi izateko arrazoia.
HEZKUNTZA PUBLIKOA PRIBATIZATZEN ARI DUTE
Kapitalistentzat langileen semeon ahalmenen eskura egongo zen unibertsitate publikoaren mantenua errentagarria ez dela azaltzen genuen lehen. Baina unibertsitatea ez dago Estatu espainiarrean eta mundu mailan burgesiak daraman politika orokorretik at. Herrialde guztietan, osasungintza, hezkuntza eta enpresa publikoak kapitalistek erasotuak dira.
Estatu espainiarrean, hezkuntza publikoak urte asko eman ditu erasoaren lehen lerroan. Kapitalistek oinarrizko eskubide hau degradatzen saiatzen dira eta, horrela, errazago pribatizatzen. Darabilten bi oinarrizko armak dira, alde batetik, inbertsio falta eta, bestetik, hezkuntza pribatu-kontzertatuaren aldeko jarrera argia, gure inguruko estatu gehienetan ez dagoen sistema, frankismoaren hondakina baita. Ez da kasualitatea honako zentroen %89a Eliza Katolikoaren parte izatea, zeinak egundoko diru-sarrerak eta kontrol ideologiko izugarria suposatzen dituen iturri hau mantentzen duen.
INBERTSIOA BEHERANTZ DOAN HEINEAN, HEZKUNTZA-KONTZERTUEK GORANTZ
1993an, Estatuak BPGaren %4,9a zuzentzen zuen hezkuntzara. Ordutik inbertsioak jaitsiera jarraia pairatu du, tamalgarria izan arren PSOEren gobernuak zentzua aldatu ez duela. PPk 2004ean herentzia moduan hezkuntzarako BPGaren %4,39a utzi zion Zapaterori. 2007rako portzentaia honek oraindik gehiago egina zuen beherantz, %4,36ra arte. Jaitsiera xumea iruditu daiteke, baina hiru zentesima horiek 315 milioi euro gutxiago inbertitu izana suposatzen dute, ordurako beherakada jada oso sakona izan zela ahaztu gabe, boom ekonomikoa garatu zen urte berberetan. Orain krisi ekonomiko batean sartu gara eta gobernua bere kontuak egokitzen saiatuko da, inbertsio eta gastu publikoa murriztearen kontura.
Hezkuntza publikorako dirua ezinbestekoa da. Nahitaezkoa da zentroen eta materialaren egoera ona mantentzeko, ikasleentzako behar adinako bekak bermatzeko, irakasleriaren eta gainontzeko hezkuntza-langileen lan baldintza duinak bultzatzeko, etab. Baliabide ekonomiko nahikorik gabe ezinezkoa da kalitatezko hezkuntza publikoa ahalbidetzea. Baina fondo publikoek sostengatutako kalitatezko hezkuntza publikoa da, hain zuzen, enpresariek ez dutena nahi. Esperientziarekin egiaztatu ahal izan dugun moduan, kapitalistek zerbitzu publikoak euren poltsikorako oparoa izango den negozio bihurtu nahi dituzte, eta Zapateroren gobernuak, gordetako itxurak beste aldetik doazela sinestarazi arren, honako filosofiaren alde dagoela ematen du.
Izan ere, publikoan inbertsioa izugarri jaitsi den bitartean, zentro pribatu-kontzertatuak subentzionatzeko dirua hazi egin da. Esanak esan, 1992an hezkuntza-kontzertuak betetzeko ehunekoa hezkuntzako gastuaren %9,1a bazen, 2005ean %11,2ra igoa zen portzentajea. Urte honetan bakarrik, hezkuntzaren enpresariei eta apezpikuei 4.353 milioi euro eman zitzaizkien, hezkuntza publikoak diru kopuru horren premia larria izanda ere. Kontzertuetaz aparte, beste hainbat subentzio, laguntza, lagapen, emate, etab. daude, euren totalaren kalkulua oso zaila egiten zaigula. Guzti honi eliz-hierarkiak hezkuntza arlotik kanpo jasotzen dituen beste dirulaguntza ugariak gehitu beharko litzaioke.
Ezin dugu ahaztu, gainera, Zapateroren gobernuak onartutako hezkuntza-lege berriari (LOEa) atxikia zihoan memoria ekonomikoan, 2.000 milioi euro baino gehiago (7.033 milioi eurotako totaletik) haur-hezkuntzaren doakotasuna ziurtatzera zuzenduta zeudela. Nolanahi ere, Erkidego Autonomoek ez dute hau egin behar adinako plaza publikoak eratzen, baizik eta hezkuntza-patronalarekin adostutako kontzertu berrien bidez. Honenbestez, oraindik datu ofizialak ez dauden arren, begi-bistakoa da 2005aren ostean pribatu-kontzertatura bideratutako aurrekontuaren ehunekoa arrapaladan igo dela. Hezkuntzan gauzatutako inbertsioan OCDEaren 28. postuan gauden bitartean, inbertsio horretatik institutu pribatuetara zuzendutako portzentaiari dagokionean bosgarren lekuan gaude mundu mailan.
Egoera oraindik gehiago larrituko dela ematen du. Hauteskunde kanpainan zehar, FERE (hezkuntza-patronal nagusia, Elizarena dena) kexatu egin zen kontzertatuarekiko finantzaketa berrikusi zedin “modernizatzeko eta publikoarekin berdintzeko”, eta orduko hezkuntzako idazkari nagusiak, Alejandro Tianak, baiezkoa erantzun zion: “Kontzertuen batzorde” bat sortzea hitzartu zuen, “Hezkuntzarako eskubidea egungo baldintzetan betetzeko sistema onena kontzertuena baita” (Magisnet 2008/04/02).
Ikasle Sindikatuak egoera honi erabateko buelta ematea defendatzen du, hezkuntza publikoaren kontrako erasoaldi hau geldiarazteko. Hori dela eta, hezkuntza-kontzertuen berehalako geldiarazpena eskatzen dugu. Diru publikoaren ezta euro bat ere hezkuntza pribatuaren negozioa finantzatzera ez dadila joan! Neurri honekin batera, beharrezkoa da hezkuntza publikora zuzendutako baliabide ekonomikoen gehikuntza nabaria suertatzea, honetan inbertituz BPGaren %7a gutxienez.
Hezkuntza publikoan ez bada inbertitzen, ez dira plaza publiko nahikorik eratzen (haur-hezkuntzan gertatzen den bezala, adibidez), instalazioak eta materiala ez dira behar berrietara moldatzen (langile atzerritarren etorrera, behar bereziak dituzten ikasleak, etab.) eta, beste aldetik, hezkuntza pribatu-kontzertatua bultzatu eta babesten da, ez da harritzekoa azken zentro hauetan matrikulatutako ikasleen kopurua handitu dadila.
NORENA DA ERANTZUNKIZUNA?
PSOEren gobernuak bere burua errugabetzat dauka ardura Erkidego Autonomoen esku dagoela esanez, hezkuntzan eskumenak azken hauek baitituzte.
Egia da desberdintasunak existitzen jarraitzen direla eskuinak gobernatutako komunitateen eta Alderdi Sozialistak gidatutakoen artean. Hala eta guztiz ere, Komunitate guztietan tendentzia bera da, pribatizazioarena, alegia.
Madrilen, adibidez, jada ez da bakarrik lurzoru publikoa patronalari oparitzen, oso arrunta zena Komunitate honetan, orain zuzenean oparitzen zaio diru publikoarekin eraikitako ikastetxe publiko bat. Horrela gertatu izan da El Álamon. Aldi berean, Hezkuntza Sailak haur-hezkuntzarako dekretu bat inposatu zuen, zeinak edozein enpresarik bere “haurtzaindegia” kalitatea edo etapa honen izaera hezigarria ziurtatzen dituen inolako baldintzarik gabe eraiki dezan baimentzen duen.
Dena den, ezkerrak gobernatutako komunitateetan etorkizunak ez dirudi askoz erakargarriagoa. Modu honetan, Catalunyan, Departament d’Educació-ak LECa (Hezkuntza Kataluniarraren Legea) aurkeztu zuen. Argi eta garbi, eskuineko edukia daukan lege baten aurrean gaude. Haren ezarpenak hezkuntzaren pribatizazioan funtsezko pausua suposatuko zukeen, orain arte eskuin politikoa aurkeztera ausartu ez zen maila batean. Legeak planteatzen zuen, beste batzuen artean, enpresa pribatuek eramandako zentro publikoen kudeaketa. Irakasle eta ikasleek kalean aurrera eramandako mobilizazio masiboak direla eta, aspektu hau atzera bota izan da; nolanahi ere, legearen gainontzeko erasoek berean diraute.
Horrela, Erkidego Autonomo guztietan gertatzen dena zerrendatu genezakeen, Andaluziatik hasita, non irakasleei “produktibitate-plusa” inposatu zaien, PSOEk gobernatutako Andaluziako Batzarraren aurkako irakasleriaren greba eragin duena; Kantabrian amaituz, zeinean historia orduak ezabatu diren erlijioaren irakaskuntza ziurtatu dadin.
Egia da eskumenak Erkidego Autonomoek dituztela, baina gobernu zentraletik, PSOEk nahi izan balu hezkuntza publikoaren aldeko eta gobernu autonomoei horrela jardutera behartuko liekeen hezkuntza-erreforma bermatu zezakeen. Bere egunean adierazi genuen bezala, LOE PPk inposatutako “Kalitatearen Legea”-ren bidea jarraitzen zuen lege pribatizatzailea geneukan. Ez da “eskumenen” arazoa, borondate politikoarena baizik.
Hezkuntza publikoaren kontra garatzen ari diren eraso guztiek interes eta helburu berdinei erantzuten diete. Martxoan erasoa Komunitate jakin batean suertatzen da, apirilean berdina baina beste erkidego batean, gaur aspektu konkretu bat ezartzen dute Valentzian, bihar beste bat ezarriko dute Asturiasen. Bananduta erantzutea ez dauka inolako zentzurik, gaur hemen eta bihar han. Hain justu, hori egin dezagun da haiek nahi dutena, indarra gutxitzen baitigu. Borroka guzti hauek bateratu behar ditugu, batuta eta Estatu mailan eman behar dugu erantzuna.
NOLA BORROKATU DEZAKEGU HEZKUNTZA PUBLIKOAREN DEFENTSAN?
Azken ikasturtean, hainbat manifestaldi, itxiera eta asanblada garatu dira Bolognako planen aurka. Ekintza guzti hauetan milaka ikasleek parte hartu izana aipatutako plan pribatizatzaileak geldiarazteko borondate argia dagoela erakusten du. Paraleloki, otsailaren 14ean Catalunyan (LECaren kontra), eta maiatzaren 7an eta 21ean Madrilen, ikasle eta irakasleen greba orokorrak antolatu izan dira. Era berean, hezkuntza-komunitatearen mobilizazioak gertatu dira Kantabrian, Andaluzian eta Galizian.
Kasu guzti hauetan, mobilizazioaren funtsezko xedea hezkuntza publikoaren pribatizazioaren kontra borrokatzea zen, mugimenduak emandako erantzuna argiagoa ezin izan zitekeela: bigarren mailako hamar milaka ikasle eta irakasle Bartzelona eta Madriletako kaleetara irten ziren, bukaeraraino borrokatzeko zeukaten borondatea azaleraziz.
Ikasle Sindikatutik, mobilizazio desberdinak batzea ezinbestekoa dela pentsatzen dugu erabat, dispertsioa ekidinez eta mugimenduaren eragina hedatuz. Eta lehen baldintza bai hezkuntza-komunitatera bai gizartera bere osotasunean, langile klasearen arten bereziki, zuzendutako informazio-kanpaina zabala garatzea izango da, Bolognako planek benetan suposatzen dutena azalduz. Gobernu hau familia apalen milioika botuei esker, eskuinarekin nazkatuta zeuden milaka gazteei esker, hautetsia izan zela azpimarratu beharra dago, zeina gizartearen gehiengoak dauzkagun premiazko arazoei erantzun positiboa eman ziezaien hautatu genuen: langabezia, etxebizitza publikoaren gabezia, hezkuntza eta osasungintza publiko duin batetaz gozatzeko eskubidea. Honegatik izan zen aukeratua Zapatero.
Hala ere, errealitatea gobernu honek, ezkerreko irudia aurkeztu nahi izanda ere, eramaten ari duen politika, funtsezko elementuetan, eskuinak gauzatutakoarekin desberdintasun handirik ez daukala da. Politika honek enpresa handiei on egiten die bereziki, euren irabazi multimilioidunak babesten baititu, langabeziaren hazkundea, soldata baxuak, ezberdintasuna eta hezkuntza eta osasungintzaren pribatizazioa bermatzen dituen bitartean. Azken finean, kapitalismoaren logika onartzen duen politika.
Guzti hau dela eta, Zapateroren gobernuari esan behar zaio, aski da! Ezkerreko gobernu bat nahi dugu, ezkerreko benetako politika daukana, gizartearen gehiengoaren, langileen eta bere familien interesen zerbitzupean. Esperientziak erakutsi egin du errektifikatu dezaten eta entzun diezaguten, kalera irtetea eta mobilizazio indartsuak eta masiboak antolatzea nahitaezkoa dela.
Ikasle Sindikatutik, ikasle-mugimendu osoari, erakunde guztiei, irakasleei, klase-sindikatuei deialdi bat egiten diogu, Bolognako Planen aurkako, unibertsitatearen pribatizazioaren kontrako, eta hezkuntza publikoaren defentsan mugimendu bateratu handia eratu dezagun. Egintza-batasunerako deia luzatzen dugu, gobernua atzera egitera behartuko duten mobilizazioak bultza ditzagun. Borrokak honako oinarrizko ardatza eduki beharko du: unibertsitaterako baliabide ekonomiko eta giza baliabideen inbertsioaren hazkunde garrantzitsua, eskubide unibertsal hau ziurtatu dadin.
Erabat ziur gaude baldintzak nahiko garatuak daudela Estatu osoan milioien erantzuna izango duen mobilizazioa antolatzeko. Ikastaro honetako mugimenduek hura argi utzi dute.
Ondorioz, irakasleen klase-sindikatuek anbiguotasunak alde batean utzi behar dituzte, desmobilizazioaren eta bake sozialaren filosofia laga behar dute, eta energia guztiak hezkuntzaren pribatizazioaren kontra irmo borrokatzean jarri, ikasleekin batera euren aldamenean.
Beharrezkoa eta posiblea da hezkuntza guztia batuko duen erantzuna ematea, haur-hezkuntzatik bigarren maila eta unibertsitateraino, borroka berdina baita denontzat.
Ikasle Sindikatutik, ikasle-mugimendu osoari, irakasleen eta gainontzeko hezkuntza-langileen klase-sindikatuei eta aita-amen konfederakuntzari (CEAPA) HEZKUNTZA PUBLIKOA DEFENDATUKO DUEN BORROKARAKO ESTATU MAILAKO FRONTEA eratu ditzagun proposatzen diegu.
Kalitatezko unibertsitate publikoaren defentsan:
LOU eta Bolognako Prozesurik ez! Hezkuntza publikoaren pribatizaziorik ez!
Langilearen semea unibertsitatera!
HEZKUNTZA PUBLIKOA DEFENDATUKO DUEN BORROKARAKO ESTATU MAILAKO FRONTEA LOR DEZAGUN!
Ikasle Sindikatuaren Errebindikazio-Taula
1. Bolognako Planen berehalako ezabapena. Ikasleen eta langileen familien onuran, eta ez enpresa handienean, garatutako unibertsitate-hezkuntzaren erreforma behar dugu. Ikasketa planen erreforma, ikasleen, irakasleen eta sindikatuen partehartze kontzientearekin burutua.
2. Ez ikasketak finantzatzeko banka-kredituei. Unibertsitate publiko eta doakoa. Hilabetean mila eurotako beka-soldatak zailtasun handienak dituzten ikasleentzat. Ikasleriaren %40ak beka duinak izan ditzala.
3. Hezkuntza Ministerio bakarra. Ez unibertsitatea hezkuntza-sistematik banantzeari. Ez enpresek eramandako unibertsitatearen kudeaketari.
4. Unibertsitate publikoarekiko Estatuaren inbertsioa BPGaren %2an kokatu dadila, kalitatezko hezkuntza publiko eta doakoa, behar adinako unibertsitate-plaza publikoren sorrera, gelako ikasle kopuruaren murrizketa, laborategi eta liburutegien hornidura egokia, etab. ziurtatu daitezen. 8.400 miloi eurotako berehalako talka-plana beharrezkoa da, unibertsitate publikoa hobetu dadin. Hezkuntza publikorako BPGaren %7a.
5. Ez eskola pribatuari. Kalitatezko sare publiko bakar eta demokratikoaren alde.
6. Ordaindutako praktikak enpresetan, soldata duinekin, eta ikasle-erakundeek eta langile-sindikatuek kontrolatuak. Doako lan-eskurik ez!
7. Ez daude lizentziatuak sobran! Estatu mailako Plan Estrategikoa langile-auzoek premia dauzkaten ospitale, ikastetxe, institutu, kultura eta kirol-instalazio, etab.etaz hornitzeko.
8. Ikasketak amaitzean lanpostu duina, edo denbora eperik gabeko mila eurotako langabezia-sorospena, lana aurkitu artekoa.