Pasa den abenduaren 27an ejertzio israeldarrak Gazaren aurkako bonbardaketak hasi zituen, F-16 hegazkinak, apatxe helikopteroak eta
hegazkin automatikoak erabiliz. Urtarrilaren 6 larunbatean lurreko erasoaldia hasi zen, 1967tik lurralde palestinarren aurka egin den eraso
handiena. Palestinako herriaren aurkako sarraskiak utzitako emaitza suntsiketa beldurgarria da: hildakoak ehundaka eta zaurituak milaka
kontatu daitezke, gehiengoa zibil babesgabeak eta, neurri handi batean, umeak. Basakeria sionistak ikastetxeak, fabrikak eta soroak suntsitu
ditu, erabateko blokeoaren ondorioz dagoeneko langabeziaz eta miseriaz beteta dagoen lurralde batean.
Ikasle Sindikatuak, Gazako herri palestinarraren aurkako erasoaren aurrean, erabateko gaitzespena adierazi nahi du. Solidario
sentitzen gara horrenbeste gazte, horrenbeste langile, horrenbeste ume eta orokorrean biztanleria palestinarraren oinaze eta amorruarekin.
BONBARDAKETAREN BEREHALAKO GELDITZEA ETA ISRAELEN ERRETIRATZE MILITARRA ESKATZEN
DITUGU. GAZAKO BLOKEOAREN BALDINTZARIK GABEKO ALTXATZEA ETA ZISJORDANIAKO OKUPAZIO
ISRAELDARRAREN BUKAERA ESKATZEN DITUGU.

INPERIALISMOAREN HIPOKRESIA

Herrialde inperialistetako gobernuek, “demokraziaren” izenean hitz eginez, modu hipokrita batean deitoratu dute sufrimendu
palestinarra eta ez dute dudarik izan segituan “bi aldeetako biolentzia” kondenatzeko. Era honetan berdindu egiten dute zapaldua
zapaltzailearekin, borreroa biktimarekin.
AEBek eman duten erantzuna oso esanguratsua da. Administrazio estatubatuarrak, Israelen eraso militar guztiak babestu dituena
hauek diruz laguntzeaz gain, palestinarren aurkako erasoa Israelek “autodefentsarako” duen eskubidearekin justifikatu du beste behin. Ezin
da aurkitu lotsagabekeria handiagorik. Argudio berak erabili zituzten munduko iritzi publikoaren aurrean Iraken aurkako gerra inperialista
justifikatzeko, 200.000 biktima zibil eta bi milioi irakiar errefuxiatu bihurtzea eraginez dagoeneko.
Europako Batasunak ere agerian utzi du, sarraski egun hauetan, erabiltzeko gai den hipokresia guztia. Erabili den indar “gehiegikeriaz”
kexatu da, baina ez du behatzik mugitu ejertzito israeldarraren sarraldia eragozteko. Estatu espainiarraren kasuan, Zapateroren Gobernuak ez
du ezer egin adierazpen diplomatikoez aparte.

KAPITALISMOPEAN ETA OKUPAZIO MILITARPEAN
INOIZ EZ DA BAKERIK EGONGO EKIALDE HURBILEAN

Ikasle Sindikatutik babestu egiten ditugu herri palestinarraren eta bere erresistentziaren eskubideak inperialismoaren eta
sionismoaren aurka. Hala ere, erabat arbuiatzen ditugu Hamasen zuzendaritza fundamentalistaren metodoak eta politika. Hamasek ez dauka
alternatibarik arazo palestinarrarentzat. Bere programa erreakzionarioa, integrista eta sektarioa, eta bere atentatu indiskriminatuek biztanleria
zibil israeldarraren aurka, langile judutarren aurrean erreakzio sionista basatia justifikatzeko bakarrik balio dute.
Programa iraultzaile eta benetan sozialista batek bakarrik eman diezaioke irtenbidea Palestinako herriak eta Ekialde Hurbil osoak sufritzen
duen amesgaiztoari. Militarismoari eta gerrari alternatiba bakarra, inperialismoak ezarritako muga artifizialen gainetik nazionalitate
guztietako langileen eta masa zapalduen borroka elkartua da. Erregimen erreakzionarioak suntsitzea helburutzat duen borroka izan behar da,
Ekialde Hurbileko Federazio Sozialista ezarriz. Modu honetan, langabeziarik eta miseriarik gabeko ekonomia bat garatzeko baldintzak
sortuko lirateke. Biztanleriaren gehiengoaren kontrol demokratikoan oinarritutako Federazio Sozialistarekin ez legoke lekurik gorroto
erligioso eta sektarioentzat, eta Ekialde Hurbileko herriek bizikidetza baketsu bat lor lezakete.

URTARRILAK 22, IKASLEEN ELKARTASUN JARDUNALDIA HERRI PALESTINARRAREN BORROKAREKIN

Ikasle Sindikatutik dei egiten diegu mundu osoko langile eta gazteei masiboki manifestatzen jarraitzeko bonbardaketen berehalako
gelditzea eta okupazio militar israeldarraren amaiera eskatzeko. Borroka hau laguntzeko eta ikasle mugimenduaren babesa emateko kausa
palestinarrari, dei egiten diegu ikasle guztiei urtarrilaren 22an egingo den HERRI PALESTINARRAREKIN ELKARTASUNA ESTATU
MAILAKO JARDUNALDIAn parte hartzeko. Jardunaldi honetan klaseetan paroak antolatzea proposatzen dugu ikastetxe guztietan,
batzarrak, ebazpenen botazioak eta kontzentrazioak egin daitezen Gazako sarraski inperialista salatuz eta ejertzito israeldarraren baldintzarik
gabeko erretiratzea eskatuz.

 
GAZAKO SARRASKI INPERIALISTA GERATU!
OKUPAZIO TROPA ISRAELDARREN BEREHALAKO ERRETIRATZEA!